Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pauso (3156 agerraldi, 222 liburu eta 1028 artikulutan –cf urrats 5728 agerraldi, 210 liburu eta 2584 artikulutan-; orobat pausu g.er) 1 iz urratsa.

Hogei pauso gehiago eta bidezidorraren bukaeran geunden. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 342. orr.

Polizien pausoak pasilloan galdu arte itxaron duzu. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 112. orr.

Pauso bat eman, eta paralizaturik bezala geratu nintzen berriro ere. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 206. orr.

Pauso batzuk eman zituen aurrera eta gelditu egin zen, harriturik hasieran, izuturik gero, bigarren biolin baten doinua iritsi baitzitzaion garbi. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 218. orr.

Alaba ipurtandiak ere bi pauso eman ditu bisitaria dagoen aldera. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 223. orr.

Jende askok eman zituen harainoko pausoak nire atea jotzeko. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 125. orr.

Geroago jakin zuten Gipuzkoa batailoikoek ere, haien pausoak jarraituz, Elorriora ihes egin zutela bonbardaketapean izuak hartuta. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 48. orr.

Zuk pauso batzuk aurrera eginen dituzu, eta berari begira geldituko zara berriro. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 113. orr.

Pauso bat egin zuen aurrera, beste bat aurreraxeago gero, dantzan bezala. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 161. orr.

Buelta eman eta berriz zuzendu nituen pausoak prentsa kioskoraino. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 62. orr.

Goiko pisuan pausoak entzuten hasi nintzen, tarteka. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 192. orr.

Pausoak azkartzeko tentazioa. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 126. orr.

Oraindik ere nekez ematen ditut komunerainoko bi pausoak. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 101. orr.

“Hau lotsa” esan zidan bi pauso aldendu ginenean. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 141. orr.

Zazpi pausoan behin listua botatzeko ohitura zeukan. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 242. orr.

2 (izenondoekin)

Barrez korrika joan zen, pauso txikietan, ea aitonak jarraitzen zion begira. Jon Maia   «Riomundo» - 218. orr.

Don Jaime presaka abiatu zen, pauso txikiak emanez. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 254. orr.

Bere takoidun zapaten gainean pauso labur eta baldresak emanez sartu zen aldalekura. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 122. orr.

Pedro pauso handietan zetorren, besoetan lagunaren gorpua. Jon Maia   «Riomundo» - 58. orr.

Haiek –artzapezpiku, gotzain, apaiz eta sakristau- atzetik joan ziren, pauso motelez, pauso dardaratiz, pauso zalantzakorrez. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 72. orr.

Sokaren laguntza hutsez mugimenduak erakusten zizkieten, pauso bereziak ematen batez ere. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 28. orr.

Gandalfek pauso arinez zeharkatu zuen zuriz zolaturiko patioa. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 21. orr.

Tertziopelozko traje beltza eta bufanda gorria jantzita, pauso motzak baina sendoak ematen zituen. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 130. orr.

Alde egin zuten soldaduek, pauso baldarrez, launakako lerroetan, hiriko gotorlekura. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 16. orr.

Pauso sendoak, erabaki garbi bat hartu duenaren ibilera. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 41. orr.

Pauso azkarrak, larritasunezkoak. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 244. orr.

· Hori esanda udaltzainen bulegora jo zuen pauso luzeka. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 141. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa))

Korridore luze ezkoztatuetan gure pauso hotsa entzuten da. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 55. orr.

Ez zaio aditzen pauso hotsik, baina han dago, lehenago begiratutakoan inor ez zegoen lekuan zutik. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 174. orr.

Pauso soinuak Nikosen gelan, indarkak, zerbait arrastan, gero ate kolpe bat eta igogailua martxan. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 140. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hasieran oin-pauso arinak ziren, bota lodiak hartxintxarren kontra, herrenaren ibilera soinua. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 270. orr.

Isilik geratu ziren denak, borroka-hotsa entzun baitzuten eta gora zetozen oin-pausoak. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 272. orr.

Ontzigaineko hanka-pausoen arabera Andreas ez zebilela gertuan ziurtatu ondoren, [...]. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 123. orr.

–Han hartu nian nik min, eta bizitza osoan bota diat ezker pausoa oker-antza. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 45. orr.

Urduri nengoen, aingeru pausoekin nindoan, lapur bihurria bezala. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 194. orr.

Mozkor pausoak eman ditu haranzkoan eta honanzkoan. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 220. orr.

Eta beti ere makilakadak ibil-pausoen gidari, tonu biko melopea berean ari: [...]. Txillardegi   «Putzu» - 364. orr.

5 irud/hed

Frantziskok Kristoren pausoak jarraitu nahi ditu, eta hor sustraitzen ditu bere irizpide, bizimodu eta hautuak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 31. orr.

Jainkoaren zerbitzarien bihotzak jainkozko sutan pizteko, haien pausoak bake-bidetik zuzentzeko eta haien bekokiak Jainko biziaren zigiluz markatzeko. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 902. orr.

Ostiral hartan jaso nuen berriz Silbiaren pausoak zaintzeko agindua. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 90. orr.

Lustrearen aitzakian burgesak kontrolatzen ibiltzen zen hura, arrain handiei pausoak hartzen, informazioa jasotzeko. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 48. orr.

6 urrats batean aurreratzen den bitartea.

Ez zen konturatu Fionn hiru pausora hurbildu zen arte. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 25. orr.

Gure geltokia kolegiotik “justu 870 pausora” zegoen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 117. orr.

–Aita! –oihu egin zion Norak moila-koskatik pare bat pausora, beldurra ematen baitzion urertzeraino hurbiltzeak-. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 91. orr.

–Hogei pausoan daukagun morroi horrek torturatua. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 67. orr.

Obus baten ziztua entzun zen, beraiengandik berrogeita hamar pauso ingurura lehertu zen. Jon Maia   «Riomundo» - 81. orr.

Ehun pausoren tartea harago, Coruñako gizonek arrantzako txalupetan itsasoko zereginetarako prestatzen ziharduten. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 365. orr.

Luzeran sei pauso betekoa eta zabaleran bi eskasekoa. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 266. orr.

7 urratsen segida eta segida horren nolakotasauna; ibiltzeko era. ik pausaje; pausokera.

Soldadu patruilen urratsak entzuten zituzten orobat, harlauzetan pausoa markatzen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 27. orr.

Parkegate-tik Chapelizod-a doan bide bakartian pausoa lasaitu zuen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 164. orr.

Lasterka abiatu bazen ere, berrogei bat harmaila jaitsi ostean, moteldu egin zuen pausoa. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 45. orr.

Pausoa nagitu zenuen. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 33. orr.

Orduan mantsotu du pausoa Lainezek. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 33. orr.

Inork haren parera heltzeko ahalegina egiten zuenean, harrigarriro bizkortzen zuen pausoa. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 176. orr.

Pausoa azkartu zuen, haren parera inguratzeko. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 9. orr.

Baina pausoa laburtu behar izan zuen bat-batean. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 239. orr.

Pausoa luzatuz leihorantz hurbildu zen gauaren beste aldean, han Ekialdean, zerbait ikusteko ahalmena balu bezala. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 103. orr.

Langileak, denak urdin, denak bizikletan, astiro, ia oinezko pausoan. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 6. orr.

Martaren pausoa zuzen, irmo eta erabakiorra zen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 90. orr.

Pauso baldarra zekarren. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 20. orr.

Neska guztiak pauso bizkorrean abiatu ziren herriko plaza aldera. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 330. orr.

Victoriak pauso bizian gurutzatu zuen ataria, eta, ni ere, presaka, haren atzetik joan nintzen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 158. orr.

Hurbiltzen hasi zitzaizkidan pauso mantsoan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 317. orr.

Gero, behinolako pauso alai berari loturik, etxera bidea hartu zuen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 85. orr.

Ondo txukunduta eta orraztuta, eskolako uniformea jantzita, pauso militarrari jarraituz, turkiar banderatxo gorriak eskuan... Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 26. orr.

Gidariak lotan zeuden, ikusezin, zaldiek pauso bera zuten beti. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 360. orr.

Agudoago ibiltzen zen, bere pauso nekagaitzaz. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 378. orr.

Ez dut heriotza maite, ezta haren pauso glaziala ere. Berria - Kultura   2004-03-04

Gero, agurtu gabe urrundu zen, pausoa bizi-bizi. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 32. orr.

Xaltokako herren-pausoa zuen, Lakatos lagunak bezalatsukoa baina ez hain sotila eta dotorea. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 63. orr.

8 mailaka edo zatika gertatzen edo egiten den zerbaiten zati bakoitza.

Ez zen, inola ere, tratabide estuago baten lehen pausoa. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 167. orr.

Lehenengo pausoa ezin hobeto atera zitzaigun eta, adorea harturik, bigarrenari ekin genion, apal haiek husteari, alegia. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 129. orr.

Gobernuak dira hurrengo pausoa eman behar dutenak. Berria - Gaiak   2004-01-10

Emakumearen askatasuna lortzeko borrokan pauso handia da hau. Berria - Gaiak   2004-05-19

Eskubideen urraketa dinamikan beste pauso bat da. Berria - Harian   2006-03-17

Gaixoari eutanasia egitea erabaki, eta betebeharreko pauso guztiak egin dituen medikua errudun sentitu ez zedin. Berria - Gaiak   2004-12-17

Behin izenak erabakitakoan, aurrera pauso bat eman genuen: zergatik ez, gure zerrenda hura, idatzita jarri? Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 304. orr.

Hortik bere probetxu pertsonalerako zerbait eramaten hastera ez dago pauso erdirik. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 130. orr.

Liluratik maiteminduta sentitzera oso pauso laburra dagoenez, bere sentimenduen berri agertu zion indianoak neskari. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 99. orr.

Pauso debekatuek izutu egiten gaituzte baina tira eta erakarri ere bai, hori badakite gaizkileek eta banekien nik ere. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 89. orr.

“Dozena bat preso hurbildu dituztela eta pausoa deitzen al diok?”, Pintxok. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 294. orr.

9 (dantzan)

Hara, seme, kontua duk tangoaren pausoak dibujatzea: emakumezkoarenak gorriz, eta gizonezkoarenak zuriz. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 23. orr.

Dantza geldi baten pauso nagiak. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 35. orr.

Hanka puntetan jarri, eta ttikun-ttakun, erdi kantuan hasi da neska eta pauso airoso batzuk ematen kamerinoaren erdian. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 14. orr.

Bizpahiru dantza-pauso eman zituen, batera eta bestera, zirkun-zarkun eginez. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 94. orr.

Txanberlainek egin omen zien tiro buruan Pirpok vals pauso batzuk ematen zituen bitartean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 275. orr.

Dantzari batek pauso zail bat egiteko erakusten duen erraztasun berarekin. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 135. orr.

10 atzera pauso ik atzerapausu.
11 aurrera pauso ik aurrerapausu
12 pausoz pauso ik pausoka.

Eta zulora itzuli nahi duen piztia baten gisa, pausoz pauso, ikara latzean, atzera egin du gelaren atzealderaino. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 452. orr.

Bilbo pausoz pauso ikusi eta ulertu behar da: Done Jakue katedrala, Plaza Barria, Etxebarria parkea, Mallonako eskailerak... Berria - Kultura   2004-03-11

Pausoz pauso, urratsez urrats egin beharko nuen bidaia hura, etapaz etapa, geltokiz geltoki, eta izen ederrak izango zituzten geltokiek, Urolako trenbide zaharrekoek zituztenak bezalakoak esaterako: Zumarraga, Villarreal de Urrechua, Aguinaga, [...]. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 59. orr.

Prozesua pausoz-pauso. Berria - Gaiak   2004-07-28

Letraz letra, pausoz pauso, hitz batetik beste batera igarotzen gara, tarteko hitz asko daudelarik, eskailera mailen antzera. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 71. orr.

Puzzle baten zatiak oparitu zizkidan Adelak, pausoz pauso eraikitzen joan nendin. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 66. orr.

Jordanek pausoz pauso kontatzen digu nola Ordena, bidalien talde kementsuaren eraginez, zabalduz, finkatuz eta egituratuz joan zen Alemania osoan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1114. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

atzera pauso (7); aurrera pauso (19); azken pauso (6); bi pauso eman (12); dantza pauso (10)

eman beharreko pauso (7); emandako pauso (12); hiru pauso eman (5)

lau pauso eman (6); lehen pauso (17); lehen pauso gisa (5); lortzeko pauso (7)

pauso arinak (5); pauso arinean (6); pauso arinez (11); pauso atzera (7); pauso aurrera (7); pauso azkarrez (12)

pauso bakar (22); pauso bakar bat (13); pauso bakoitza (11); pauso bakoitzak (6); pauso bakoitzean (28); pauso bat atzera (15); pauso bat aurrera (13); pauso bat aurrerago (7); pauso bat da (21); pauso bat egin (13); pauso bat eman (81); pauso bat ematea (5); pauso bat emateko (16); pauso bat ematen (11); pauso bat gehiago (14); pauso batzuk egin (16); pauso batzuk eman (31); pauso biziz (5); pauso bizkorrez (5)

pauso egin (8); pauso eman (54); pauso ematen (5); pauso erabakigarria (5)

pauso galduen (11); pauso galduen galerian (7); pauso garrantzitsua (24); pauso garrantzitsua eman (9); pauso gehiago (7); pauso gisa (7); pauso gutxi (5); pauso guztiak (26)

pauso handi (8); pauso handia (17); pauso handiak (7); pauso hori eman (6); pauso hots (6); pauso hotsa (17); pauso hotsa entzun (5); pauso hotsak (29); pauso hotsak entzun (5)

pauso labur (6); pauso luzeak (20); pauso luzeak emanez (12); pauso luzeka (11); pauso luzez (5); pauso motelez (10)

pauso pare (5); pauso pare bat (5)

pauso sendoak (5)

pauso txiki (14); pauso txiki bat (7); pauso txikiak (12); pauso txikiak emanez (6)

pausoari pauso (5); pausoz pauso (83); pausoz pauso azaldu (6); pausoz pauso joan (11)

aurreneko pausoa (18); aurrera pausoa (5); azken pausoa (23); beharreko pausoa (5); bigarren pausoa (12)

egin zuen pausoa (5); emandako pausoa (7); ezinbesteko pausoa (10); hurrengo pausoa (52)

lehen pausoa (94); lehen pausoa da (5); lehen pausoa eman (20); lehen pausoa izan (7); lehendabiziko pausoa (7); lehenengo pausoa (29)

pausoa arindu (7); pausoa bizkortu (8); pausoa egin (5); pausoa eman (64); pausoa eman du (7); pausoa emango (7); pausoa ematea (12); pausoa emateko (15); pausoa ematen (7); pausoa ematera (8); pausoa izan (16); pausoa izango (8)

aldeko pausoak (10); aldeko pausoak emateko (6); atzera pausoak (5); aurrera pausoak (10); beharrezko pausoak (10)

eman beharreko pausoak (28); emandako pausoak (6); hurrengo pausoak (13)

jarraitu beharreko pausoak (6); lehen pausoak (37); lehen pausoak eman (8); lehenengo pausoak (7); nire pausoak (7)

pausoak eman (65); pausoak eman behar (15); pausoak eman beharko (5); pausoak emango (8); pausoak ematea (29); pausoak emateko (59); pausoak emateko eskatu (9); pausoak emateko prest (8); pausoak ematen (43); pausoak ematera (6); pausoak entzun (8); pausoak entzuten (5); pausoak eskaileretan (6); pausoak eskatu (5); pausoak sentitu (5)

pausoan pausoan (5)

pausoen hotsa (12)

bi pausora (11); hamar pausora (5)

zpi pausotan (5)

bi pausotara (6)

pausotzat jo (5)

pausoz pauso (83); pausoz pauso azaldu (6); pausoz pauso joan (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus