Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ontarte iz mesedea.

Valmont jaunak ontarte hori, erranen ere nuke kasik bidezkotasun hori, igurikatzeko eskubidea badukeela iruditzen zait. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 87. orr.

Eginen dit menturaz Dancenyri gutun bat eramateko ontarte handia. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 185. orr.

Egidazu, arren, gutunok hartzeko ontartea. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 411. orr.

Lehen puntua da hartutako ontarteengatik Jainko gure Jaunari eskerrak ematea. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 57. orr.

Zeure ontasun guztiak ez dizkizut hargatik gutxiago eskertzen eta, aurrerantzean ere, arren otoi, zeure ontarterik ez niri uka. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 288. orr.

Deus ez zait zaila irudituko zuk ontarte handiz eman bide dizkidazun artak neuretzeko. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 402. orr.

Ez dut ordea neholaz ere gutxitu nahi ontarte horregatik agertuko nizukeen esker ona. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 134. orr.

Makurtu naiz haren maitalearen ontarteak gazte horrekin banatzera: nik bezainbat eskubide bazuen haatik; eta niri bost axola! Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 497. orr.

Zeren lehendabizi ipini behar baitugu helburutzat Jainkoa zerbitzatu nahi izatea, zein baita helburua, eta bigarrenik ontarteak biltzea edo ezkontzea, gehiago komeni bazait, hori baita helbururako bidea. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 109. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus