Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sasitsu 1 izond sasiz betea.

Eguzkiak argiturik, oihan sasitsua zabaldu egiten zen leku batzuetan, eta bere barrunbeak erakusten zituen, itzaltsu, laiotz, piztia baten ahutz ilunak bailiran. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 169. orr.

Hiru edo lau abeslari lurrera erori ziren, eta gainerakoak, malkar sasitsuen artetik salto eginez, ihesari eman eta tiroka hasi ziren. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 219. orr.

2 irud/hed

Neurologoaren bizitza ez da zientzialariarena bezain sistematikoa, baina ustekabeko egoera berriak ematen dizkio, naturaren izate korapilotsura irekitako leiho edo zelata-zulo bihur daitezkeenak: batek ezingo luke aurrez ikusi bizitzaren ibili normalean korapilaketa sasitsu hori. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 120. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus