Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nondik 1 adlag
· 2 nondikako iz jatorria.

Kostako zaizu horren nondikakoa asmatzen, harik eta arra edo arre horri erreparatzen ez diozun. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 228. orr.

Eta, pentsatuz, bai, topatu diot nondikakoa. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 452. orr.

Eta, pentsatuz, bai, topatu diot nondikakoa. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 452. orr.

Irteera aldera nagitzen zirelarik, Don Arturoren haserrearen nondikakoa ikusi behar zutenen multzo handia sortu zen. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 92. orr.

· Soziolinguistikak ere izugarri eskolatu gaitu, eta badakigu ama ez dutela umeek hiltzen, baizik-eta aitak, aita doilor bihozgabe auskalo nondikako batek. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 158. orr.

· 3 nondiko1 adlag non sortua.

Nondikoa ote zen? Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 143. orr.

Gizakiek, ariman astuntasun akigarria sentitzen duten bezala, zertatik datorren eta paparra zanpatzen dien gaitz puska hain handia nondikoa den jakin ahal balute, [...]. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 225. orr.

· 4 nondiko2 iz nondikakoa, jatorria.

Baina piztiaren oldarrek bazuten nondiko bat, bazuten etorkia. Jokin Urain   «Errotarria» - 132. orr.

5 non edo nondik

Ijito hori ere etorriko da non edo nondik. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 101. orr.

Berria-n bertan egindako ahaleginak begi-bistakoak diren arren, beti dago non edo nondik sartzen zaigun aleren bat. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 46. orr.

Non edo nondik, ordea, frankotiratzaileak tiroka jarraitzen zuen. Pako Aristi   «Note book» - 24. orr.

Afrika izanik pizti basatien eta, bereziki, sugeen ama eta hazi-tokia, hirigotor horren lurretan ez da honelakorik batere sortzen, eta beste non edo nondik ekarrita leku horretan bakarren bat uzten denean ere, berehala hiltzen da. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3890. orr.

6 nondik-bait (corpusean nondikbait eta nondibait soilik) nonbaitetik.

Nekizkien maldizio guztiak esanda, indarrak eskuratu nituen nondikbait; ez nengoen barregarri gelditzeko prest, ez jauna. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 41. orr.

Dela kanpo aireak, beste nondibait joez, suak joanarazten dituelako; dela [...]. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 337. orr.

Behin, pasian atera eta bidez bide bazihoala, oraingo Mirakruztik gora nondibait, goitik behera sartu eta laster, bat-batean: [...]. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 20. orr.

Nondibait hasteko, bada, Menéndez Pidal-en aitzindaritzat har daitekeen Agustín Durán madrildarrarekin, hasiko gara. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 27. orr.

7 nondik edo handik nonbaitetik.

Gorputza sendotu behar dut eta indarra atera nondik edo handik. Berria - Kirola   2006-05-05

Kemena nondik edo handik bilduz, eztul idor batzuk egin nituen, adiskide zenduaren aita-amei nire agerpenaz ohartarazi beharrez. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 238. orr.

Gorrotoa dizunak, nondik edo handik aterako du zu hondatzeko aitzakia. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 165. orr.

Behingoan ehun mila edo berrehun mila errublo eskuratzea nondik edo handik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 483. orr.

Ezaguna egiten zait, nondik edo handik. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 27. orr.

8 nondik ere1 (toki perpaus bat txertatzen)

Nondik ere kea heldu baita, han sua bada, dio aspaldiko zuhur hitzak. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 206. orr.

Literatura darion sexualitatea edo sexua darion literatura? nondik ere begiratzen diogun. Berria - Kultura   2004-07-10

9 nondik ere2 nondikakoa gorabehera.

Idazleari -edo narratzaileari- zor zaizkio istorioa -nondik ere jasoa duen-, kontakizunaren egitura, pertsonaien diseinua eta gainerakoak. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 85. orr.

Baina gaiztakeria horiek nondik ere baitatoz, suntsitzea da orain premiazkoena. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 514. orr.

10 nondik-nahi (17 agerraldi 12 liburutan; orobat nondinahi 11 agerraldi 4 liburutan; Hiztegi Batuan nondik-nahi agertzen da) nonahitik.

Arazoak nondik-nahi agertzen ziren, eta berak denak konpontzen zituen. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 330. orr.

Esaten ari naizen simulakro horiek, bada, nondinahi datoz eta noranahi igorriak dira. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 245. orr.

Nondik-nahi mintzo, hainbat ahotsek oihartzun gisara: [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 197. orr.

Nondik-nahi begiratuta ere, ohitura egiaztatu eta norbanakoen arteko liskarrari aplikatzea epailearen ekintza da, eta ez legearena. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 51. orr.

Fernando, gazteegia izaki emakumeekin nahasteko, libre utzi zuten, nondik nahi ibil zedin. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 230. orr.

· Nondik-nahiko ekaizteen erasoa sufrituagatik ere, sustrai amorratuak gero eta lurminago barneratzen dituen landare temati eta bakarzaletzat dauka Perurenak, antza, bere burua. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 7. orr.

11 nondik nora1

Lepoko bat ipintzen diete, emisore ttipi batekin, nondik nora dabiltzan jakiteko. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 171. orr.

Zaila zen orduan bidea nondik nora zihoan ezagutzen, baina, haren zuhurtzia apartari esker, gorabeherarik ez zen izan ibilaldi hartan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 222. orr.

Nondik nora ibilia zen munduan, Donostian hil zen arte? Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 337. orr.

Nondik nora ibiltzen zen bera kanpoan zegoen denboraldi luze horietan, norekin eta zertan, non eta nola, baina, bereziki, norekin ibiltzen zen. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 69. orr.

Hübelek ez zekien nondik nora jo. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 159. orr.

Hori guztia gertatzen ari zela, nondik nora ote zebilen Ulises zuhurra? Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 20. orr.

Ez dakit tipo hori nondik nora dabilen, ezta zertan ere. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 212. orr.

Oinak lurraren gainean nituela jardun nahi nuen behingoz, eta nondik nora nabilen ez dakidala gelditu naiz. Agintariek ez zekiten nondik nora ibili nintzen, ez eta zer egin nuen ere. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 211. orr.

Ikerkuntza prozesu azkengabe bat da, nondik nora egingo duen sekula jakiterik ez dagoena. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 158. orr.

Ez zen zaila haria nondik nora zihoan konturatzea. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 78. orr.

Eta gero, Usurbildik, Andatzako mazelaraino; eta nondik nora ez dakidala, Aiaraino. Txillardegi   «Putzu» - 280. orr.

12 nondik nora2 adkor nolatan.

Ikastaro dexente ematen da sormena nondik nora bideratu. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 41. orr.

Nondik nora daki beti zer egin eta noiz egin? Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 191. orr.

Nondik nora ez ote nintzen lehenago konturatu. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 106. orr.

Eta gainera, nondik nora halako harridura? Jon Alonso   «Euskal karma» - 120. orr.

Horixe jakin nahi zuela hark, nondik nora etorri zen halako deskalabrua. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 131. orr.

Nondik nora da posible ezaugarri bi horiek uztartzea? Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 247. orr.

Ez dakit nondik nora sortuko zen nahasketa. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 160. orr.

Eta, berbatik berbara, Antonek belarria nondik nora galdu zuen azaldu zidan. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 63. orr.

Eta nondik nora sortua ote du izen sorgin hori? Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 24. orr.

Geure-geureak diren lohikeriekin bakean bizitzeko gauza bagara, nondik nora uxatuko dugu, bortizki uxatuko, besteren lohikeriarik, kasu honetan zakurrena. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 90. orr.

Epaileak, ordea, ez du argudiatzen kasu hauetan baldintza hori nondik nora betetzen den. Berria - Harian   2006-03-17

-Tira, tira!, nondik nora da atsegina nire solasa? Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 51. orr.

Nondik nora handinahi eta harropuzkeria hura? Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 208. orr.

13 nondik norainoko izlag

Eta nondik norainoko mapa, gainera! Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 133. orr.

Hark adieraziko dio ariman ze artesi edo pitzatu klase daukan eta nondik norainokoa. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 33. orr.

Atzo ziren negoziatzekoak kanpainaren propaganda nondik norainokoa izan daitekeen PAN Palestinako Aginte Nazionala eta Israelgo Gobernua. Berria - Mundua   2006-01-10

14 (izen gisa)

Izendatze modu herritar baten ume dena eta ezin nolanahiko izenez dei dakiokeena, huraxe baitu izen semantiko eta intensional berekia, bere zertasuna (ez nondik-norainokoa) aditzera ematen duena. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 223. orr.

Baserri-aldea zen mintzagai: herri-hustearen nondik-norainokoak, iraganetik gaurdainoko laborantza norabideen aipamenak. Herria   2001-09-13

15 nondik norainokotasun iz

Estatuen izenek [...] ez dute, bistan denez, intensiorik, ez diote ezer eta ez dute beren baitan funtsik, izaterik edo zertasunik; estensio, eremu edo hedadura huts dira, ez dute nondik-norainokotasuna beste tasunik. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 222. orr.

16 nondik norako1 izlag

Ez diola axola urak nondik norako bidea egiten duen. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 217. orr.

Madrilgo udalak minibusa jarri zigun expressokideoi, goiz eder batean ez dakit nondik norako bidea eroso egin genezan. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 41. orr.

· Nondik norakoa edo noiztik honakoa da "jainko" izeneko zera hori?; nongoa da, nondarra, zein etxetakoa?; non ditu zainak?; uretan jaio al zen?, airean?, surtan?, su-gainean?, lurrazpiko ikara batean?, gaitzean?, ezbizian? Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 56. orr.

Nondik norakoa dugu indeterminazioaren zera hori? Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 244. orr.

17 nondik norako2 iz ik ibilera.

Erraparatzen al diozue ilargiaren ibilbide eta nondik norakoari? Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 403. orr.

Nire nondik norakoez aditu nahirik zegoelako berriro laxaturik, itsasoan ibilia eta eskolan ikasia nintzela azaldu nion. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 248. orr.

Raimundo Silvaren, Maria Sararen, gurutzatuen eta mairuen, Mogueimeren eta Ouroanaren joan-etorrien nondik norakoa behar bezala segitu ahal izateko. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 17. orr.

Lehenbizi asmatu zuten meteorologia alorreko tresna, haizearen norabidea, haizeen nondik norakoa seinalatuko zuen haize-orratza izan zen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 444. orr.

Nire pozaren pozerako, berehala ohartu nintzen Öchlerren nondik norakoak ez zuela gure arteko harremana hoztu. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 322. orr.

Izan ere, diru-aldagai eta kredituaren kontrolaren bidez, jarduera ekonomikoaren nondik norakoan eragitea posible baita. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 31. orr.

18 nondik norako3 iz zer-nolakoa; zertzelada.

Ezagunak zaizkit gauzen nondik-norakoak, sorkarien mota ezberdinak, garaien aldakuntzak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 919. orr.

Antoine Cabanne auzapezak eman zuen Pettan Iturralderen ibilbidearen nondik norakoa. Herria   2003-07-24

Agirre lehendakariak badaki Antonio Iralaren zereginen nondik norakoa, azken batean bigarrenak lehenaren aginduetara dihardu-eta. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 217. orr.

Lanaren nondik norakoa igartzen hasteko, puntu nagusiak identifikatzeko, loturak ikusteko, etab. giltza-kontzeptuek eta hitzek asko laguntzen dute. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 353. orr.

Kode berriaren nondik norakoak. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 22. orr.

Misioaren nondik norakoa azaldu zidan. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 25. orr.

Jendeak pasio handiz bizi eta eztabaidatzen zituen gerraren nondik norakoak. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 315. orr.

Bidaiaren nondik norakoei buruz erabakita zeuzkanak argitu zizkien xehetasun ugari emanez, bai bideari zegozkionak, baita ekonomikoak ere. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 157. orr.

Banekien zer zen Umberto, banuen haren sexualitatearen nondik norakoen susmoa. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 268. orr.

Erdi Aroko pentsaeraren nondik norakoa, eta bertan filosofiak hartu zuen lekua ulertu nahi baditugu, [...]. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 62. orr.

Zamape horretan, egunbetetsuko bizarra ferekatu nuen, Kristinaren hitzen nondik norako guztiak mamitu nahirik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 358. orr.

Azken orrialdeetako bibliografian osatu eta zehazten dira erreferentzia horien guztien nondik norakoak. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 21. orr.

Egoeraren nondik norakoak aztertzen. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 193. orr.

Erakutsi beharra zuen gure bizitzaren nondik norakoak gu geu gaituela, aldez edo moldez, nobelagile. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 73. orr.

Herder-en influentzia behin eta berriro aipatzen duen arren, ohi den eran, behin ere ez du argitzen influentzia horren nondik norako konkretua. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 28. orr.

Halabeharrezko erabaki handiak, gure patuaren nondik norako nagusiak ezartzen dituztenak. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 9. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

auskalo nondik (41); auziaren nondik norakoak (5); batek daki nondik (7); bidaiaren nondik (6)

ea nondik (20); egitasmoaren nondik norakoak (6); ekimenaren nondik norakoak (9); ezbeharraren nondik norakoak (5); galdetu nondik (5); gatazkaren nondik norakoak (8); heriotzaren nondik norakoak (7); horra nondik (8); horren nondik norakoa (7); horren nondik norakoak (12); istripuaren nondik norakoak (13); kanpainaren nondik norakoak (7); lanaren nondik norakoak (5); liburuaren nondik norakoak (5); nola eta nondik (9); non edo nondik (6)

nondik abiatu (5); nondik agertu (5); nondik arraio (5); nondik atera (179); nondik atera duk (17); nondik atera duzu (16); nondik atera zuen (14); nondik aterako (29); nondik aterako zuen (5); nondik ateratzen (42); nondik ateratzen zuen (6); nondik begiratzen (30); nondik begiratzen den (8); nondik begiratzen zaion (12); nondik dator (37); nondik datorkigu (5); nondik datorkigun (6); nondik datorkion (13); nondik datorkizu (11); nondik datorren (56); nondik datoz (8); nondik datozen (32); nondik deitzen (6)

nondik edo handik (38); nondik egin (9); nondik egiten (5); nondik ekarri (5); nondik ere (6); nondik eta nola (20); nondik eta nora (9); nondik etor (6); nondik etorri (40); nondik etorri da (5); nondik etorria (9); nondik etorria zen (5); nondik etorriak (5); nondik etorriko (10); nondik ezagutzen (15); nondik gatozen (12); nondik hartu (11); nondik hartuko (5); nondik has (8); nondik hasi (61); nondik hasiko (10); nondik hator (10); nondik heldu (64); nondik heldu den (6); nondik heldu diren (7)

nondik ihes egin (6); nondik irten (17); nondik irtengo (5); nondik izanen (7); nondik jo (30); nondik joan (22); nondik joko (12); nondik jotzen (10); nondik lortu (8); nondik nahi (13); nondik natorren (8); nondik nentorren (6); nondik nora (247); nondik nora dabilen (10); nondik nora doan (5); nondik nora doazen (6); nondik nora ibili (12); nondik nora jo (21); nondik nora joan (6); nondik nora joango (6); nondik nora joko (6); nondik nora nabilen (5); nondik nora zebilen (5); nondik nora zihoan (6)

nondik norako (43); nondik norako guztiak (9); nondik norako nagusiak (12); nondik norakoa (181); nondik norakoak (409); nondik norakoak argitu (15); nondik norakoak argitzeko (14); nondik norakoak azaldu (27); nondik norakoak azaltzeko (20); nondik norakoak azaltzen (5); nondik norakoak aztertzeko (11); nondik norakoak ikertzen (6); nondik norakoak ikusita (6); nondik norakoak jakin (5); nondik norakoak zehaztu (6); nondik norakoan (8); nondik norakoaren (11); nondik norakoaren berri (5); nondik norakoari (7); nondik norakoaz (16); nondik norakoei (13); nondik norakoek (7); nondik norakoen (45); nondik norakoen berri (27); nondik norakoez (22)

nondik ote (24); nondik ote dator (7); nondik sartu (11); nondik sartzen (8); nondik sortu (26); nondik sortua (7); nondik sortzen (19)

nondik zatoz (25); nondik zatozte (8); nondik zetorkidan (5); nondik zetorkion (19); nondik zetorren (53); nondik zetozen (10); nondik zuen (6)

partidaren nondik norakoa (13); partidaren nondik norakoak (7); planaren nondik norakoak (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus