Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pausokera 1 iz pausoa, ibiltzeko era.
Burumakur eta pausokera geldoan zebilen, aldatsagatik baino adorea akituta. Josu Landa «Odolbildua» - 163. orr.
Santos, azaldu diozu inoiz Joseluri zergatik daukazun ibilera aldrebes hori, herren moduko pausokera hori? Josu Landa «Odolbildua» - 169. orr.
Normalean baino disimulu txikiagoko pausokera okerraz zihoan Santos. Josu Landa «Odolbildua» - 117. orr.
Pertsona batzuk sartzeko moduan ezagutzen dira, edo pausokera emateko moduan, irribarrean, hizketarako zera berezietan, baina hau mostradoretik alde egiteko daukan eran ezagutu dut. Pako Aristi «Urregilearen orduak» - 89. orr.