Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sasitza 1 iz sasiz beteriko eremua. ik sasidi; sasiarte.

Zapi batean bildurik, eliza osteko sasitzan ezkutatu zuen. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 244. orr.

Orbelez estalitako sasitza bat zabaldu zen haien aurrean, eta piztia erraldoi bat, guztia grisa, atera zen eta ihesi abiatu zen basoan zehar. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 124. orr.

Erreka ertzeko sasitza batean ezkutatu zuen Mobylettea eta oinez abiatu zen errepide jeneralaren ertzetik, eskuak zimur-maxkal eta prakak astun. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 244. orr.

Alde bietako sasitza sarriaren ondorioz hartxintxarrezko bidea xendra bihurtzeraino estutzen zen. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 23. orr.

Laket ditu Argosek harainoko bidean aurkitzen dituenak, sasitzetako hegaztiak, zaldi eta behien gorotzak eta, batez ere, bere pausoaz azkarrarazten dituen ardi izutiak. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 153. orr.

Morgaiko arroiletan, haranaren beste aldean, zuhaitz baxu eta txepelek sendo heltzen zioten lurrari, belar grisetako sasiak harrien kontra egiten zuen borroka, eta sasitzetan kiribilduriko liken idorrak eta lahar handiak edonon hasten ziren bihurriturik. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 244. orr.

Burutik jotako gizaseme azal-ilun batek [...] lana eman zion emakumea erail zuen, eta izua barreiatu zen sasitzan sua bezala. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 266. orr.

2 irud/hed

Dena dago, trufaz irri egiten duen Odry barne, sasitzazko ileorde baten azpian. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 156. orr.

Zibilizazio garaikideen arteko topaketen azterketari ekitean, labirinto historiko ikaragarri nahasiaren aurrean aurkitzen gara, eta, sasitza horretan murgildu aurretik, [...]. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 171. orr.

Gazte jendeari dagokion axolagabekeria-puntu harroaren sasitza gainditzen zuen berak bihotz zabaltasunez. Berria - Kultura   2006-01-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus