Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ontologia 1 iz metafisikaren zatia, izakia orokorrean aztertzen duena.

Aristotelesen ontologian substantziak daude oinarri-oinarrian. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 170. orr.

Nominalistak bi osagaiko ontologia -banakoak eta unibertsalak- proposatu beharrean, osagai bakarreko ontologia proposatu nahi du, hau da, aztertzen ari garen kasuan, unibertsalik gabeko ontologia. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 173. orr.

Nominalistak ontologian banakoak eta banakoen multzoak hartuko ditu aintzat, eta horien bitartez saiatuko da azaltzen errealistak banakoekin eta unibertsalekin azaltzen duena. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 174. orr.

Iraultza honen emaitza negatiboa ordu arteko metaphysica generalis edo Ontologia, h[au] d[a], izatearen irakaspena, adimen hutsaren analitika apalago batez ordezkatzeko ekintza da. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 9. orr.

Mendebaldean ontologia eta teologia metafisika bakarraren bi aldeak izan dira. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 71. orr.

Bai egiaren analitika (dakigun egiaren azterketa zientifiko-teorikoa) bai orainaren ontologia (garenon izakiaren azterketa historiko-praktikoa). Berria - Kultura   2004-02-20

Horrela, filosofia anglosaxoiaren egiaren analisiak eta filosofia kontinentalaren orainaren ontologiak bat egin dute. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 92. orr.

Autismoaren gaiak ontologiaren galderarik sakonenak ukitzen ditu, desbiderapen errotikakoa inplikatzen baitu garunaren eta gogamenaren garapenean. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 241. orr.

Errealitatearen interpretazio molde razional bat destakatu behar zuena, errealitatearen uko bihurtzen da, salto mortale logiko batean arrazoia hermeneutikatik ontologiara jauzaraziz. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 151. orr.

Subjektu pentsatzailearen jarduera erdigunean ipiniz, ontologia zaharra suntsitu zuen. Berria - Kultura   2004-02-15

Funtzionalismoa ontologia materialistaren garapen bat da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 193. orr.

Koloreen ontologiari buruzko tesia egin du. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 14. orr.

Argazki-irudiaren ontologia. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 98. orr.

Ontologiako eskola-liburuak. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 64. orr.

2 (izenondoekin)

Ontologia aristoteliko batean, beraz, hiru izaki-mota bereizi ditugu: banakoak, motak eta propietateak. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 171. orr.

Gizakiaren ontologia konplexua da eta bere baitan daramatza ezaugarri antagonikoak, era bipolarrean. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 94. orr.

Dena den, bion arteko antzak, bi-bion ontologia desberdinen gainean daude eraikita, esaten ari garen Barojarenak alegia eta ulertu nahi dugun Miranderenak. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 228. orr.

Ziberespazioan eta ziberdenboran ontologia desberdina dugu, ez da mundu fisikoarena. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 95. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Badago osagai bakarreko beste ontologia-mota bat, hain zuzen ere, banakorik gabeko ontologia aldarrikatzen duena. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 173. orr.

Egunotan museoan egiten ari den Ontologia kongresuaren barruan. Berria - Kultura   2004-10-01

Nazioarteko Ontologia Biltzarra. Berria - Kultura   2004-03-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

orainaren ontologia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus