Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ontologiko izond ontologiarena, ontologiari dagokiona.

Orain arte ikusi ditugun arazo metodologikoak, epistemologikoak edota ontologikoak tipikoak izan dira zientziaren ikasketa estandarrean. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 163. orr.

Jainkoaren izatearen froga ontologiko baten ezintasunaz. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 215. orr.

Davidsonen ustean, gertaldiek berezko kategoria ontologikoa osatzen dute. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 181. orr.

Orain arte zenbait kategoria ontologiko aztertu eta aipatu ditugu: banakoak, motak, propietateak, erlazioak, banako abstraktuak eta gertaldiak, besteak beste. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 179. orr.

Heideggerrek proposatutako Izatearen eta Denaren arteko bereizketa ontologikoa hartzen du (Sein eta Seiende). Berria - Kultura   2006-01-12

Maimon [...] Jainkoaren beste ikuskera batekin aurkezten zaigu, Jainkoaren ikuskera kosmologikoarekin ez, baina ontologikoarekin. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 20. orr.

Determinazio ontologikoa erabaki etikoaren korrelatua da eta bien artean errealitate beraren aurpegi bikoitza eratzen dute. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 9. orr.

Bai idealismo ontologikoa bai hiperrealismoa hasieratik baztertuko ditugu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 186. orr.

Dualismo ontologikoaren arabera, beraz, bi substantzia-mota daude munduan, fisikoa eta pentsakorra, bakoitza bere ezaugarri propio eta bereizgarriekin. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 187. orr.

Denok gara berdinak [...] eta desberdinak: berdinak gure duintasun ontologikoari dagokionez -homines, cives- eta desberdinak gure baliabideei, joerei eta irrikei dagokienez. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 20. orr.

Jarrera errealistaren alde agertzen dira, konpromiso ontologikorik onartu gabe. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 162. orr.

Zerizan gorena den jatorrizko zerizan bakar baten froga egiterakoan froga fisiko-teologikoaren oinarrian kosmologikoa datza, honen oinarrian, ordea, ontologikoa. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 225. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

froga ontologikoa (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus