Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ontsa (745 agerraldi, 32 liburu eta 352 artikulutan –gehien-gehienak Herria-koak-; orobat untsa 572 agerraldi, 9 liburu eta 414 artikulutan –denak bat izan ezik Herria-koak-, eta untxa g.er.) 1 adlag ipar ongi. ik ondo; ongi.

Ontsa gorderik bazen kafea, eta hobeki gorderik, pinta laurden bat aguardienta. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 56. orr.

Arte honetan, ontsa goberna hadi hor gaindi. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 151. orr.

Abel, eskolan, ontsa ari zen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 32. orr.

Ene latinezko lan bat agertu zen, 1925ean ontsa oroit baldin banaiz, aita Lazaristek Italiako Piacenza hirian duten "Divus Thomas" aldizkarian. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 93. orr.

Badaki arras ontsa zergatik baztertua den. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 187. orr.

Iparraldeko egoera biziki ontsa ezagutzen du, eta horrekin ez zaio aski bere buruari. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 17. orr.

Zinez ontsa iragan da aurtengoa ere. Herria   2002-12-19

Beharbada ontsa eta beharbada ez hain ontsa. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 127. orr.

Bakoitza egin-ahala ontsa kokatu zen. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 37. orr.

Hark errepostu baietz, ontsa zela. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 12. orr.

-Ontsa da, ontsa; leher egina baina ontsa. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 189. orr.

-Anbroxio ontsa dun, Kattalin. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 8. orr.

-Ontsa da, zure ospitale egunak eta pausukoak kontrolatuak izan dira bulegoetan. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 66. orr.

-Ontsa da, hemen berean beraz, arratsaldeko seietan. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 90. orr.

Biziki ontsa da hilen ohoratzea bainan ez ote da hobeki hiltzetik begiratzea ahal ditugunak oro? Herria   2005-03-03

Ontsa da indar berezi baten egitea zerbait handi eta ikusgarri gertatzen delarik bainan ez litake ahantzi behar egun guzietako egoera gogorra. Herria   2005-06-16

-Etxean denak ontsa -Eusebiok solasgaia aldatu zuen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 59. orr.

Handikiekin ez nauk ontsa. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 310. orr.

Izan ontsa, Doktor ona eta, maita nazazu, egiten duzun bezala! Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 52. orr.

Izan ontsa. Herria   2004-01-22

2 (izenondo, adizlagun edo kideko batekin) oso.

-Ontsa mehatxukaria zara, errazu! Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 12. orr.

Lastairaren gainean jarririk, pentsatzen nuen ontsa dolugarri zela hola hartua izaitea. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 17. orr.

Ontsa kexu zen, ori, presoen zango meharretaz. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 138. orr.

Doi bat zalantzan egonik -baina, hain segur, ontsa kontent gauzak hain aise zihoazelako- hiru alemanek baietz. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 13. orr.

Amaren auhen elkorrak ontsa gogoan zeuzkan amatxik. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 172. orr.

3 (aditzekin) asko, ederki.

-Ontsa tinkatu ninduten: 140.000 libera kendu zautaten. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 21. orr.

Joanesi ipurdi mazelak ontsa minberatu zitzaizkion, zurezko jarleku gogor haien kontra segundu oro kaska eta kaska. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 10. orr.

Barnea ontsa beroturik aspaldiko partez, mahai aitzinean jarririk gelditzen naiz pixka bat, erdi ametsetan... Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 36. orr.

Haiei gertatzen zitzaienaz ontsa futitzen zen, erran zion bere buruari. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 244. orr.

Ontsa irri egin genuen, eta esku zartak ere ukan zituen gure Caron apezak, hainbeste non mitralletadun S.S. kankaila bat jiten baitzaigu orroaz "Ruhe Silenz". Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 28. orr.

4 ez ontsa1 adlag

Badira mendi herri batzu arras galduak eta beraz oraino ez ontsa miatuak. Herria   2005-03-03

Baginakien ez ontsa zabilala, eta eritegitean tratamenduak egiten ziozkatela, bainan ez du ihardoki ahal izan. Herria   2001-02-22

72 urte zituen eta bazuen zenbait denbora ez ontsa zagola. Herria   2001-09-06

Triste zegoen, etxeko norbait ez ontsa izanez. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 115. orr.

5 ez-ontsa2 iz ondoeza.

Zenbait urte hautan, osagarria ahuldua zuen, eta ondar ez-ontsa batek ereman du, 87 urte zituelarik. Herria   2003-04-10

Alta azken ez-ontsa eta ezin bertze labur batzuen ondotik, azken orenak jo dio Lehuntzako erretor ohiari. Herria   2001-09-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahal bezain ontsa (9); anbroxio ontsa da (3); arras ontsa (25); arras ontsa iragan (4); aski ontsa (10); aski ontsa ezagutzen (3); besta ontsa iragan (3); beti ontsa (7); biziki ontsa (52); biziki ontsa ari (4); biziki ontsa ezagutzen (3); biziki ontsa iragan (4); biziki ontsa pasatu (4); dena ontsa (3); denak ontsa (14); denak ontsa iragan (4); denek ontsa (3)

ez ontsa (17); ez ontsa izanez (3); ez zela ontsa (5); frango ontsa (3); guziak ontsa (3); izan ontsa (7); nik bezain ontsa (4)

ontsa ari (10); ontsa ari izan (3); ontsa baino hobeki (3); ontsa bizi (3); ontsa bururatu (4); ontsa bururatzeko (3); ontsa da (16); ontsa dakit (6); ontsa dakizu (4); ontsa edo gaizki (3)

ontsa egin (6); ontsa egina (4); ontsa emaiten (4); ontsa emana (3); ontsa ezagutu (4); ontsa ezagutua (13); ontsa ezagutua zen (4); ontsa ezagutzen (28); ontsa ezagutzen duela (3); ontsa ezagutzen dut (3); ontsa futitzen (3); ontsa gogoan (3); ontsa gostarik (7); ontsa hasi (3); ontsa hasia (3); ontsa heldu (3)

ontsa ibili (3); ontsa ikasi (6); ontsa ikasia (5); ontsa ikusi (6); ontsa ikusia (3); ontsa iragan (25); ontsa iragan da (16); ontsa iragan dira (7); ontsa izan (3); ontsa izanez (4); ontsa joan (18); ontsa joan da (7); ontsa joan dira (5); ontsa kexu (3); ontsa konprenitu (6); ontsa kontent (3)

ontsa oroit (5); ontsa oroit banaiz (3); ontsa oroitzen (4); ontsa pasatu (9); ontsa pasatu da (3); ontsa pasatu dira (3); ontsa pasatzen (3); ontsa prestatua (3); ontsa prestaturik (3)

ontsa zainduak (3); ontsa zela (7)

orain ontsa (3); segur ontsa (4); sobera ontsa (7); zela ontsa (6); zerbait ontsa (3); zerbait ontsa joan (3); zinez ontsa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus