Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sasizientzia (orobat sasi-zientzia eta sasi zientzia) iz zientzia faltsua.

Utzi alde batera fedearen kontrako berriketa hutsalak eta sasizientziaren argudioak. Eguzkirat eta eurirat itzulirik, berehala erranen dizut zein den errealitatearen eta poesiaren arteko aldea, edo zientziaren eta sasizientziaren artekoa. Elizen arteko biblia   1 Tm 6,20

Beraz, ekonomia, zientziaren eta artearen artean dagoen jakintza esparru bat da; sasi-zientzia bat, Samuelson eta Nordhaus-en hitz zatarretan esateko. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 21. orr.

Zeren haien jakintasunak zientzia ez zen sasizientzia baitzuen harroin, baliatzen zirelarik, hartarakotz, hainbat iduri sakratuz [...] edo osabarentzat oinarri zientifikorik ez zuten sinbolo numeriko eta geometrikoez. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 281. orr.

Linbo moduko batean egon da harrezkero, poeta handi baten ateraldi xelebre baten edo sasi-zientzia gisako baten pare. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 42. orr.

Anatomia patologikoaren gisako diskurtsoak sorrarazi ditu, eta handikeria litzateke, zalantzarik gabe, hauei sasi zientzia izena ematea. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 205. orr.

Herria gobernatzeko, administrazioa bideratzeko, baina ez sasi-zientzia zerbait aldarrikatzeko edo mugatzeko, ez historiaz aritzeko, izatekotan historia ikasteko. Berria - Kultura   2004-05-05

Sasizientziaren zenbait jarraitzaile aldendu egin baita fede-bidetik. Elizen arteko biblia   1 Tm 6,21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus