Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saskibaloi (orobat saski baloi g.er.) 1 iz bosna jokalariz osaturiko bi talderen artean jokatzen den kirola, baloi bat, eskuekin jaurtirik, aski gora dagoen saski batean sartzean datzana; kirol horren jarduera.

Hamasei urte nituela, saskibaloian jokatzen nuen. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 22. orr.

Giza itxuratik zipitzik ez duten zomorro batzuek ageri dira, saskibaloian jokatzen. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 262. orr.

Kirola nahi ez dela egiten da: ni saskibaloian aritu nintzen. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 88. orr.

Europako saskibaloi onena Europako pabiloi onenetako batean bilduko da ostiraletik aurrera. Berria - Kirola   2006-04-25

Euskal Herriko saskibaloi profesionalak bere historiako garai gozoenak bizi ditu. Berria - Harian   2006-01-20

Igandekoa euskal derbia baino gehiago izango da, Euskal Herriko saskibaloiaren festa izango da. Berria - Kirola   2006-01-22

Saskibaloiko jokalariak imitatuz, hiru bat metrora zeukan paperontzira bota zuen. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 12. orr.

Bestela, nola uler daiteke Asiako talde bat Europako saskibaloiko talde indartsuenen artean egotea? Berria - Kirola   2004-03-31

Itxaron gela txiki bat ikusi zuen, eta familia bat hantxe, zumezko aulkietan eserita, gizon bat alkandora kakiz jantzita eta saskibaloiko txano bat buruan atzekoz aurrera jarrita. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 66. orr.

Bosgarren baloia hartu du, saskibaloian erabiltzen duten horietakoa. Jokin Urain   «Errotarria» - 188. orr.

Egiten duten saskibaloia, gainera, ez da ohikoa. Berria - Kirola   2006-04-28

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

New York Knicks saskibaloi taldeak NBAko finala galdu du San Antonio Spursen kontra. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 171. orr.

Tau eta Pamesa saskibaloi taldeetako elastikoak. Berria - Ekonomia   2004-11-24

Egun, Olinpiar Jokoetan dopin analisiak egin ez dituen talde bakarretakoa da AEBetako saskibaloi selekzioa. Berria - Kirola   2004-02-03

Saskibaloi zelaian agertu berri zen itzal batek itauntzen zidan. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 133. orr.

Bizkaia Arena saskibaloi pabiloi bihurtzeko muntaia lanak iragan astelehenean hasi ziren. Berria - Harian   2006-01-20

BEC erakustazoka bat da, ez saskibaloi kantxa bat. Berria - Kirola   2006-01-11

Gasteizko taldearen eta munduko saskibaloi liga indartsuenaren artean harreman bitxia dago. Berria - Kirola   2004-10-02

Aita saskibaloi jokalaria izan zen, eta 6 urte besterik ez zituela hartu zuen baloi bat esku artean Ipiranga Saskibaloi Klubeko eskolan. Berria - Kirola   2006-02-04

Bordeleko talde baten kontrako saskibaloi partida jokatu genuen. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 22. orr.

Izan ere, eskolako saskibaloi saskietako baten azpian zegoen. Berria - Mundua   2004-09-12

Oholtzak gillotina bat zuen erdigunean, eta, aldeetako batean, saskibaloi-taula bat, bere saskiarekin. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 61. orr.

Europako Saskibaloi Federazioak maila berean jartzen ditu EBko eta EBtik kanpoko jokalari europar guztiak. Berria - Harian   2005-12-14

3 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Eskubaloi edo saskibaloi kirol zelai handi bat. Herria   2005-09-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus