Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pazientzia (orobat pazientzi g.er.) 1 iz egonarria, eroapena, pairakortasuna.

Espirituaren fruitua, berriz, hau da: maitasuna, poza, bakea, pazientzia, bihotz ona, onginahia, leialtasuna. Elizen arteko biblia   Ga 5,22

Nork adieraz dezake anaiek orduan bizi zuten maitasuna, pazientzia, apaltasuna, obedientzia eta anai arteko alaitasuna? Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1122. orr.

Arretaz begiratu zien bi solaskideei, pazientzia eta patxada osoan. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 85. orr.

-Pazientzia gauza handia da, Hamida. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 114. orr.

Latindarrak berriz legegizonak ziren, halako zentzugabekerietarako pazientziarik gabeak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 225. orr.

Eta apaltasun eta pazientzian, eta espirituko bake garbi, xalo eta egiazkoan saiatzen da. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 145. orr.

Pazientzia eta apaltasuna non, haserrerik eta asaldurarik ez han. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 128. orr.

Pazientzia pixka bat, Ximu. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 17. orr.

Halere, pazientziarekin jasanen zuen; aukera noizbait etorriko zitzaion eta. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 23. orr.

Gure pazientziak gainezka egin du. Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Horiek hola, pazientziak ere bere mugak baditu. Herria   2005-09-22

Husainek, aitaren destainek gogaiturik eta pazientziak errea, esan zuen: [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 155. orr.

Peshe saltzaileak ez zuen ordea halako gorabeherak eramateko pazientziarik. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 219. orr.

Andrésen ahotsa lehen baino leunagoa da, baina pazientziarik ezaren antzeko zerbait ere badario. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 103. orr.

2 (izenondoekin)

Tentaldiek astinduak eta bihozgabetuak zebiltzala zekienak, onberatasun eta pazientzia handiagoz tratatzen eta eramaten zituen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 389. orr.

Pazientzia handia bildu behar izan du erudizioak irents ez ziezaion testuari eman nahi izan dion isuri gozoa. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 41. orr.

Gure aita ez zen pazientzia handiko gizona. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 189. orr.

Ez dizuet ezkutatuko oso pazientzia gutxi dudala horrekin. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 92. orr.

Doinua berehala ezagutu zuen: pazientzia gutiko autoritate doinua zen. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 251. orr.

Nirea pazientzia santua izan arren, ezin izan nion gehiago eutsi halako geldotasunari. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 77. orr.

Nik bezain pazientzia laburra duen neska batentzat. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 340. orr.

Antzinako kimikariek kemen eta pazientzia gizagaindikoak izan behar zituzten. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 241. orr.

Esan behar dut, ongi aski jartzen zituela; pazientzia izugarria baitzuen. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 49. orr.

Arantzazun, Gandiaga kulturgune berria estreinatu den egunean, Joan Maria Uriarte Donostiako apezpikuak“ pazientzia aktiboa” gomendatu du. Herria   2005-09-22

3 (aditzen objektu gisa)

Pazientzia bildurik, Kirxa andereak egun bat itxaron zuen, bi egun. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 134. orr.

Harik eta gizon sainduaren pazientzia agortu zen arte. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 126. orr.

-Begira -esan zion Harryk, pazientzia agortuta-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 258. orr.

Horrek ahitu zuen nire pazientzia. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 42. orr.

Amaitu zitzaion pazientzia. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 190. orr.

Denbora mundu honetan dagoen gauzarik geldoena delako susmoak pazientzia galarazi zion. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 304. orr.

Amak pazientzia eskatzen zion aitari, aita amarekin haserretzen zen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 28. orr.

Zure pazientzia sendotzeko eta betiko bizitza irabazteko. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 23. orr.

Azkeneko botikak hartu ondoren goxoki bat eman dit, nire pazientzia saritzeko edo. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 171. orr.

Baina ez dut irakurlearen pazientzia probatu nahi istorio honetarako [...] esanguratsuak ez diren kontuen gainean jardunez. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 188. orr.

Ez zuen lehen aldia bertzeren baratzea ongarritzen, eta emazte printzipalagoaren pazientzia erretzeko beldur zatekeen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 31. orr.

Honaino iristen da nire pazientzia, pentsatu zuen Cesarrek. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 192. orr.

Azkenean ez duzu borondaterik, ez nahikaririk, eta ondarrean, ondarrean pazientzia heldu zaizu. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 76. orr.

Pazientzia behar dugu. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 171. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Nobela pazientzia ariketa bat da, energia pilaketa. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 80. orr.

Senideok, har itzazue Jaunaren izenean hitz egin zuten profetak sufrimendu- eta pazientzi eredutzat. Elizen arteko biblia   St 5,10

Berak ere bere haragitan ezagutua zuen gure prestaketaren eskastasuna, eta zortearekin, intuizioarekin, amarruekin eta pazientzia-ibai batekin moldatu beharra. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 268. orr.

Beldur izaten hasi zen, ez ote ziren, berekiko hartzen zuten gehiegizko lanagatik, Jainkoaren kontra hutsegiteren batean eroriko, pazientzia faltagatik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 700. orr.

Egia da hasieran eskaileretatik igotzea nahiago zuela, pazientzia faltaz igogailua berantesten zuenean. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 197. orr.

5 pazientzia eduki

Baina ez neukan pazientziarik. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 201. orr.

Orduan ez neukaan orain daukadan pazientzia. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 313. orr.

Zain egoteko pazientzia edukitzea nahikoa. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 94. orr.

Horrelakoetan beharrezkoa da guztizko pazientzia edukitzea. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 74. orr.

Jaunari bihotz garbiz etengabe otoitz egitea, pertsekuzio eta gaixoaldian apaltasuna eta pazientzia edukitzea. Elizen arteko biblia   2 Ts 1,4

6 pazientzia galdu

On Camillok pixka bat urduri jarri nau eta pazientzia galdu dut. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 251. orr.

Klientekin ere pazientzia laster galtzen nuen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 183. orr.

Horrela erantzun ziolako, San Frantziskok, era onean haserre eta pazientzia galdu gabe asaldaturik, esan zion anai Leoni: [...]. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 960. orr.

Nik ja galdu dut pazientzia. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 149. orr.

Mesedez, galdu diat eta pazientzia, esango al didak behingoz zer gertatzen den? Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 131. orr.

"Zer aurpegi jarri dut, ba?" ”Pazientzia galtzeko zorian dagoen irakasle batena". Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 180. orr.

-Eta nori axola zaio hori? -esan zion Ronek, pazientzia galduta-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 184. orr.

Itxaropena ere bai nik, Ivy, pazientzia galdurik, etxetik alde egina izango ote zen, nirekin haserre. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 94. orr.

7 pazientzia hartu

Pazientzia hartu eta itxoitea erabaki genuen. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 88. orr.

Pazientzia hartu, umea goitik behera aldatu, maindirea aldatu, eta jarri duzu berriro bere tokian. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 36. orr.

Beraz, har ezazu pazientzia; bai pazientzia handia hartu ere. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 316. orr.

-Ikastaroaren hasieran esan zenigun pazientzia hartzeko, ekarriko zenituela urak zeure errotara. Assicurazioni Generali irakur zitekeen bertan, hizkiak bereizteko pazientzia hartuz gero. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 44. orr.

Pazientzia hartu beharko da lan horiek bururatu arte eta ez ahantz hor ari diren langileak guretako ari direla. Herria   2005-04-14

Bi astez oraino pazientzia poxi bat hartu behar bainan nun da makurra? Herria   2003-11-27

8 pazientzia izan du ad

Saiatu naiz pazientzia izaten, baina nola izan dezake ene bihotzak pazientziarik, bere erdigunetik landara? Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 95. orr.

"Pazientzia izan behar dugu", esan zuen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 269. orr.

Pazientzia izan badut eta ernegatu ez banaiz, horretantxe datza benetako poza eta benetako bertutea eta arimaren osasuna. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 130. orr.

Izan pazientzia apur bat; denboraren poderioz, jakin beharreko guztia jakingo duzu. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 276. orr.

Izan ezazu pazientzia pixka bat. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 13. orr.

Izan pazientzia zuek ere, eta bete zaitezte adorez, laster etorriko baita Jauna. Elizen arteko biblia   St 5,8

Gurekin gehiegizko pazientzia izan zutela, ez genituela ez arau erlijiosoak, ez politikoak, ez moralak errespetatzen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 384. orr.

Gaurko jendeak ez du pazientziarik, ez denborarik, buru barruan gorabehera eta xehetasun historikoak sartzeko. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 294. orr.

Kontuan izan, Jaunak gurekin duen pazientzia gure salbamenerako dela. Elizen arteko biblia   2 P 3,15

9 pazientziaz adlag

Begira nekazariari: lurraren fruitu ederraren zain egoten da eta pazientziaz itxaroten ditu sasoian sasoiko euriak. Elizen arteko biblia   St 5,7

Pazientziaz itxaron zuen agurea esnatu eta denda zabaldu zuen arte. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 90. orr.

Emakumeak, baina, pazientziaz hartu zituen senarraren gaitzesanak. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 308. orr.

Biziera garbiz jokatzen dugu, jakinduriaz, pazientziaz eta bihotz onez. Nahiago zuen bere gorputzaren premiak pazientziaz eta gogo onez eraman, haiek asebete baino. Elizen arteko biblia   2 Ko 6,6

Hori guztia, adorez eta pazientziaz eramaten zuten. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 474. orr.

Pazientziaz ekin diot harriak aztertzeari. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 118. orr.

Gaitzak pazientziaz jasaten ikasten dugu, zintzoek ere pairatzen dituztelako, eta ondasunak ez lar baloratzen, gaiztoek ere eskuratzen dituztelako. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 380. orr.

Anai Bernardok guztia pozik eta pazientziaz jasaten zuen Kristoren maitasunagatik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 952. orr.

Pazientziaz borrokatuko da ispiluen aurrean bere aurpegia salbu mantentzeko. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 112. orr.

10 pazientziazko izlag

Ohearen aurrealdean, artile kizkurreko izpi luzeez egindako alfonbra harro horietako bat zabaltzen zen, pazientziazko lan handia. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 90. orr.

Sofrimenduak pazientzia eskatzen du, eta hori ondo daki gure hizkuntzak, sofrimenduzko "pairatu" hitzaren errotik bertatik pazientziazko "pairua" sortu duenean. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 124. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apaltasuna eta pazientzia (4); bere pazientzia (7); izan pazientzia (10); nire pazientzia (4)

pazientzia agortu (11); pazientzia agortu du (3); pazientzia agortuta (3); pazientzia agortzen (3); pazientzia ahitu (3); pazientzia apur bat (7); pazientzia behar (19); pazientzia behar da (3); pazientzia beharko (4); pazientzia bildu (3); pazientzia bildurik (8); pazientzia eduki (5); pazientzia edukitzea (5)

pazientzia eskatu (10); pazientzia eskatu zuen (3); pazientzia eskatzen (4); pazientzia eta apaltasun (3); pazientzia eta apaltasuna (3); pazientzia eta pazientzia (3); pazientzia falta (4); pazientzia galdu (17); pazientzia galdu zuen (6); pazientzia galduta (6); pazientzia galtzen (18); pazientzia galtzen hasi (4); pazientzia gehiago (5); pazientzia gutxiago (5); pazientzia handia (21); pazientzia handia behar (5); pazientzia handia izan (5); pazientzia handiagoa (6); pazientzia handiagoz (9); pazientzia handiarekin (3); pazientzia handiko (7); pazientzia handikoa (5); pazientzia handiz (24); pazientzia hartu (13); pazientzia hartzeko (3)

pazientzia izan (28); pazientzia izan behar (8); pazientzia izan beharko (6); pazientzia izatea (8); pazientzia izateko (5); pazientzia izaten (4); pazientzia kontua (3); pazientzia pixka bat (17)

zenbaterainoko pazientzia (3)

pazientziak errea (12)

pazientziarekin hartu (3)

pazientziaren galtzen (3)

pazientziaz eraman (5); pazientziaz eramateko (3); pazientziaz eramaten (8); pazientziaz eta (17); pazientziaz hartu (3); pazientziaz itxaroten (3); pazientziaz jasaten (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus