Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saskiratzaile 1 iz saskibaloian, baloia saskiratzen duen jokalaria.

Salgado eta Koljevic, jokoa ondo gidatzeaz gain, saskiratzaile petoak dira. Berria - Kirola   2006-01-14

Bullock eta Rakocevic saskiratzaile trebeak dira, eta bi horiek kate motzean lotu ezean jai dutela aurreratu du Bidorretak. Berria - Kirola   2006-03-26

Baskoniak Italiara jo du bertako saskiratzaile onena hartzeko. Berria - Harian   2005-05-06

Euroligako saskiratzailerik onenak ikuskizun paregabea eskaini zuen alor guztietan. Berria - Kirola   2004-02-05

Ron Artest izan zen partidako saskiratzaile nagusia: 24 puntu. Berria - Kirola   2004-02-04

2 (izenondo gisa)

Ikusgarriagoak, saskiratzaileagoak, indartsuagoak eta biziagoak diren jokalariak bazeuden, baina Pablo Prigioni izan da Kopako jokalari onena. Berria - Kirola   2006-02-21

Tau talde saskiratzailea izan ohi da, baina atzo ez zuen inondik inora hori erakutsi. Berria - Kirola   2006-04-29

Hortik aurrera, Baskoniaren dinamika saskiratzailean sartuta, gasteiztarren ustezko defentsa onak uzten zituen hutsuneez baliatu zen behin eta berriz saskiratzeko. Berria - Kirola   2004-12-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

partidako saskiratzaile (3); saskiratzaile nagusia (4); saskiratzaile onena (13); taldeko saskiratzaile (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus