Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

markes (orobat markis g.er.) 1 iz aitonen semeen artean, dukearen eta kondearen arteko maila.

Tour-Samuel-eko markes zaharra, laurogeita bi urteko agurea. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 163. orr.

Narros jauregiko markes jauna anfitrioi-lanak egiten ari zen mahaiburutik. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 205. orr.

Eta bereziki **ko jaun markesa, zeinari zor baitiot zurea izateko esperantza. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 366. orr.

Urbiaingo markes jaunaren eta Urbiaingo apezpikuaren eskutik. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 339. orr.

Satan bera ere ageri da, ipuinik ironikoenean: Sadeko Markesa zigortzen du, haren ametsak eta nahiak benetan gauzatuz. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 153. orr.

Liluraturik itzuli zen konde, markes eta gainerako handikien modarekin. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 44. orr.

Zeren markesaren seme denak markesaren tratua merezi baitu. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 180. orr.

Maritxu lehengusinari markesen etxean neskame zegoela gertatutakoak. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 68. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hire amak kontatu zidaan nola prometatu zion dukeak zuen aitari ezen markes titulua emanen ziola eta Urbiaingo herria markeserri izendatuko zuela. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 616. orr.

Hantxe egon ziren, era berean, Valdespina markes-jenerala, Lizarraga, Iparragirre, Egaña eta Berriz jeneralak; baita beste militar buru goren mordo bat. Txillardegi   «Putzu» - 277. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus