Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

markesina 1 iz zenbait atari eta geltoki babesten dituen estalkia, askotan kristalezkoa.

Euripean eskailerak igo eta markesinan hartu du babes. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 35. orr.

Markesina azpian hartu nuen aterpe. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 102. orr.

Solfeoko eskolara doan neskatoak ere markesinako aterpea bilatu du. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 96. orr.

Bilborako tranbia heldu bitartekoa markesinako aulkian eman zuen Mentxuk. Josu Landa   «Odolbildua» - 41. orr.

Donostian, autobus geltokietako markesinetan euskarak duen presentzia apurra salatu zuten. Berria - Euskal Herria   2004-11-28

2 (hitz elkartuetan)

Bus-markesina baten ondoan beste talde bat zegoela konturatu ginen, gure kartelen gainean ber enak pegatzen. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 88. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus