Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ontzigain (orobat ontzi gain) iz ontziaren gainaldea. ik ontzi 30; kubierta.

Ordu batzuen buruan, ontzigaina mukuru bete zen zaku gogor, harri egin, karez pikortatu eta maskortxoz josiz. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 135. orr.

Ontzigaina lixatzeak egunetan eta egunetan belauniko lan egin beharra esan nahi zuen. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 295. orr.

Garbi-garbia zegoen ontzigaina, distiratsu zeuden berunezko karel-barandak eta soka-gakoak. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 91. orr.

Karelen behe parteko ur-zuloak garbitu zituen gero [...] olatuek jotakoan itsasoko ura ontzigainean pila ez zedin. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 136. orr.

Hotz zegoen ontzi-gainean, busti ere egiten zinen bitsaren brixtadez; kamareroak tolestatu egin zituen aulki guztiak. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 106. orr.

105 milimetroko kanoi bana, 37 milimetroko beste kanoitxo bana eta 20 milimetroko metrailadore bina dute ontzi gainean. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 155. orr.

Gero, ontzi-gainera berriro. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 104. orr.

Biharamunean, ostera, ontzigainera irten eta erresuma barea izango da itsasoa. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 230. orr.

Isildua zen pianoa; ontzi gainera joana izango zen Villona. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 70. orr.

Andreas ikusi zuen une hartan ontzigainetik sukaldera bitarteko eskaileretan behera. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus