Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sasoi (orobat sasoin g.er. eta sasu g.er.) 1 iz nekazaritzari dagokion lanen batean aritzeko garai egokia.

Sasoi hau artoa ereiteko propiala zela dakusgu nonahi: San Markos astea, artoa ereiteko astea izan da beti, esaerak dioen modura. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 167. orr.

Hain zuzen, mahatsa biltzeko sasoia zen. Elizen arteko biblia   Zen 13,20

Gaztainak jasotzeko sasoia da, almendra erribera aldean-eta, erremolatxa biltzekoa, asko urritu bada ere. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 428. orr.

Hauxe baita hain justu mahats-biltzearen sasoi zabala. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 348. orr.

Ur-xirripen ondoan landaturiko zuhaitzaren antzeko da: bere sasoian fruitua dakar, eta ez zaio hostorik ihartzen. Elizen arteko biblia   Sal 1,3

Sasoi honetarako laborearen uzta egitear izan behar zuten orduko nekazariek. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 223. orr.

Artoa ereiteko a zer sasoia dagon! Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 165. orr.

Maiatza loreen sasoia den gisara, abuztua fruituen garai gozoa da. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 304. orr.

Natura berritzen den urtaroa izanik ere, haziak ernatu eta landare berriak sortzeko garaia, puja eta kimuak ateratzeko sasoia, udaberrian ere ez du gupidarik heriotzak. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 114. orr.

Garrantzitsua baita sasoia, landarearen itxura aldatzen ahal delako garaiaren arabera. Berria - Gaiak   2006-03-05

Berak emango dio lurrari sasoian sasoiko euria, eta garia, ardoa eta olioa izango dituzue. Elizen arteko biblia   Dt 11,14

Honelako esaerak gogoratuz gertatzen ziren, aste batzuk aurretik jada, lurra antolatzeko kontuak ateraz eta, sasoian sasoiko laborea martxan nola ipiniko. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 80. orr.

· Atunaren sasioa Iparraldean. Herria   2003-11-13

2 garaia.

Abraham eta patriarken sasoia, Kristoren aurretik 19 mende lehenago hasten da. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 105. orr.

Sahatsa genuen zeltar egutegian oraingo sasoi honi dagokion zuhaitza. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 158. orr.

Denak du bere sasoia, gauza bakoitzak bere garaia eguzkipean. esan nion, tira, bai, baina etxera joateko sasoia zela. Elizen arteko biblia   Koh 3,1

Natura geldi eta lo dago sasoi honetan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 465. orr.

Sasoi honetan, neguak ia lau aste bete dituenean. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 33. orr.

1580-1700; sasoi hauxe da arestian seinalatu dugun hotzaldi klimatikoa gertatu zenekoa. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 62. orr.

Berrogeitamar mila ale saldu zituen, kopuru izugarria sasoi hartarako. Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor - 64. orr.

Hartarako Perugiara etorri zen, han bizi baitzen sasoi hartan anai Egidio. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1010. orr.

Sasoi bateko motocar haien itxurakoa. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 126. orr.

Beste mundu eta beste sasoi batetik heldu diren albiste, gutun, argazkiak. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 92. orr.

Beste sasoi bateko lanak, gure honetan, gariaren haiek. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 263. orr.

Sasoi latz haietatik onik irten nahi bazuen, beste aterabide bat bilatu beharra zeukan. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 58. orr.

Sasoi turistikoan egiten baitira txapelketak Iparraldean. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 278. orr.

Doktrina hori sasoi zail eta egongaitzetan nagusitzen da, eboluzionismoa, berriz, oparoaldietan. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 299. orr.

Azaro bukaeran etorri zen umea, ur hegaztien sasoi betean gertatu zen tarte hotz batean. astero astero bere krixtau gogoetak egin zitzala HERRIAn, urteko sasoi liturgikoari edo bestaburu haundieri edo xoilki igandetik iganderako ebanjelioeri zoazkienak. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 140. orr.

Alde ederra gure sasoitik oraingo honetara! Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 198. orr.

Gure langile zen sasoitik ezagutzen dut. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 19. orr.

Horretan ez du alderik bere sasoiko beste idazle askorekin. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 10. orr.

ik beherago 8. 8176

Egun argia sasoirako. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 60. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hostotan zegoen pikuondo bat urrutitik ikusirik, bertara joan zen, ea pikurik aurkitzen zuen; baina ondora iristean, ez zuen hostoa besterik aurkitu, ez baitzen piku-sasoia. Elizen arteko biblia   Mk 11,13

Loratze-sasoia. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 277. orr.

Udako solstizioa da haritz sasoia: hor ematen ditu loreak. orduan udazkena zen, iazko udazken sasoia. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 236. orr.

Garizuma sasoia. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 82. orr.

Festa kontuan, egia esan, irundarra naiz ni, eta hondarribiarra, hantxe eman bainuen nik neure festa-sasoia. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 131. orr.

Bururako itxura xelebreko txapel astun samar bat aurkitu nuen [...] gainetik aldeak eta ertza zeharka zeuzkana, geometrian -eskola sasoi urruna gogoratuz- erronbo deritzanaz hornitua. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 241. orr.

Ekainean ebakiko dut ilea, dolu-sasoia amaitzean. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 198. orr.

-Gure estudiante sasoiko egiazko gertaeretan oinarritutako ipuin bilduma egin nahi dut. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 131. orr.

ik beherago 8. 8176

Igelen korroka entzun zuen; kilkerrak; eurite sasoiko gau geldia. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 143. orr.

4 urtaroa.

Urteak lau sasoi ukanez, lau kontzertu antolatuko dituzte, eta jadanik Xuberotar kantariekin hasi primaderako emanaldiak arrakasta ona bildu zuen. Herria   2004-06-17

Vivaldiren “Lau Sasoiak”. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 44. orr.

Neguko urte-sasoian eta eguraldi garbiarekin ganadua goizetik leku horietara eramaten denean. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2950. orr.

Urte sasoi honetan neguak aldaba jotzen badaki. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 440. orr.

Ibaiak ur handia zekarren urte sasoi hartan, eta mendiko uhar baten indarrez isurtzen ari zen, nonbait. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 347. orr.

5 kiroletan-eta, denboraldia.

Brestek bigarren sasoia du Maila Nagusian. Berria - Kirola   2004-01-30

Larrazabalen ustez, datorren urtean Athleticek 109. sasoia jokatuko du gorengo mailan. Berria - Kirola   2006-04-29

Hirugarrena, sasoi honetarako (2005-2006) aurrekontuaren aurkezpena eta onarpena izango da. Berria - Kirola   2006-01-03

Udako sasoia ez da Hazparnen jokatuko aurten baina bai Luhusoko trinketean. Herria   2004-07-01

Irailaren 21an abiatuko du bere sasoia Angeluko Hormadi izotz hokeiako taldeak, Elite Super 16an. Herria   2002-09-05

Bihar hasiko da sasoia, Mungialdeko Rallysprintarekin. Berria - Kirola   2004-02-13

Deportivoren zelaian ere inoiz ez zuten irabazi nafarrek, sasoi honetako bigarren jardunaldian 1-3 nagusitu ziren arte. Berria - Kirola   2004-10-03

31 urteko errugbilariaren inguruan, ekiparen herena berria da sasoi honetan. Herria   2002-09-05

Aviron indartsu sasoi berriari begira. Herria   2001-07-05

Bi jokalari horiek, ordea, sasoi txarra izan dute 2003-2004koa. Berria - Kirola   2004-06-12

Ohi baino atzerago jokatu duen arren, John Aloisi izango da sasoi honetan ere taldeko golegilerik onena. Berria - Kirola   2004-05-12

Uztailaren 15ean ekin zioten bi taldeek sasoi aitzineko prestakuntzari. Berria - Kirola   2004-07-30

Romandiako eta Suitzako Itzuli txukunak egin nahi ditu, iazko sasoitxarra ahazteko. Berria - Kirola   2004-01-31

6 giza bizitzaren garai bakoitza, gorputzaren osasunaren aldetik ikusia; bereziki, garai osasuntsuena.

Adinekoa zirudien eta, aldi berean, sasoi ederrekoa. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 306. orr.

Lirainak eta sasoi ederrekoak ziren hango neskak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 400. orr.

Sasoi ederrean zegoan, eta hil egin duk bat-batean! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 319. orr.

Gorputzaren eta arimaren bakea, bizitza neurritsua eta bizidunaren sasoi ona. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 373. orr.

Haiek jokoan ikusiz bazekien Ernestek nor zegoen sasoi onean. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 134. orr.

Sasoi bikaina izango duzu hilobira arte, gari-balak uzta-aroan bezala. Elizen arteko biblia   Jb 5,26

Bera bizi-bizirik dago, lehen baino sasoi hobean gainera. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 217. orr.

Beti sasoi berean. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 64. orr.

Zure sasoi mental eta fisikoaren eta zure abiaduraren arabera dago hori, jakina. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 123. orr.

Dagoeneko laurogei urte inguru dituzten arren, sasoi betean dauden senar-emazteak dira Mario eta Miriam. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 130. orr.

Bere bizialdiko erdi aldera, sasoi beteko gaztea zela, erabat aldatu zitzaion bizitza. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 23. orr.

Izan al liteke sasoi beteak eta gainez egindako osasun eta bizi-indar batek ekarritako gogo-ixuri bat, gauza gogor, espantagarri, gaizto eta bizi-nahasgarrietara garamatzana? Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 133. orr.

Harlemgo apaizak sasoi puntu onean daude. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 76. orr.

7 gorputzaren sendotasunaren eta osasunaren betetasuna.

Gorputzaren sasoia inportantea da, baina buruaren indarra ere bai. Josu Landa   «Odolbildua» - 127. orr.

Ezagun du, bai, sasoian dagoela. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 76. orr.

Egia zen pattal irudi zuela, ez zegoela sasoian inolaz ere. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 299. orr.

Ildo beretik, bi herrialde bereizi zituen poetak, sasoian daudenena eta gaixoena. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 89. orr.

-Aski atsotua, baina sasoian beti. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 44. orr.

Hazi, handia egin eta sasoira iritsi zinen: bularrak hazi zitzaizkizun eta biloxka atera. Elizen arteko biblia   Ez 16,7

Urte haiek eta sasoi hura banu, [...]. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 116. orr.

Hobe osasuna eta sasoia munduko urre guztia baino, hobe gorputz indartsua ondasun ugariak baino. Elizen arteko biblia   Si 30,15

Aitzitik, sasoi handia du, eta batez ere bere bularrak izugarri mardulak dira, Victoriarenak adinakoak ia. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 306. orr.

Hiltzen da bat sasoi-sasoian, zoriontsu eta lasaitasun betean. Elizen arteko biblia   Jb 21,23

8 sasoiko izlag sasoian dagoena.

Sasoiko andre bat zen, etxea alokatzen dutela entzun du, eta ikusi egin nahi luke. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 102. orr.

-Ez da batere usua zure sasoiko gizon bat pianoa ikasten hastea -esan zuen Willemek. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 182. orr.

Hogeita hamar bat urteko andre sasoikoa. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 64. orr.

Oraindik gizon sasoikoa zela hil omen zen, bihotzekoak emanda. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 105. orr.

Armagizonen erdiak baino gehiago gazte sasoikoak ziren, ezkongabeak edo emazteak urrun zituztenak. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 218. orr.

Zenbat bertsolari gazte eta sasoiko aritzen diren elkartearen ohiko lanetan nahiz txapelketa, batzar eta bestelakoen antolamenduan. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 10. orr.

Stanleyk hirurogeita zazpi urte ditu baina sasoiko dago duen adinerako. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 195. orr.

Germania aldeko idazle batek, ordurako, kontatu zigun nola han, hiri eta auzoetan, sanjoan suak pizten diren, eta nola, zahar, adineko, sasoiko eta gazte, gizakume eta emakume, suaren inguruan pasatzen duten. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 250. orr.

Osasun onekoak, sasoikoak, kementsuak, edozein ekintzatarako gogoz eta gorputzez prest daudenak. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 118. orr.

Baina sasoi-sasoiko emakume bati zakil gogorra gustatzen zaio eta sarketa gustatzen zaio. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 109. orr.

Egun hartan, sasoi-sasoikoa ageri zen; mantalaren eta mahuken zuritasunak azpilen zuritasuna luzatzen zuen haren lepo beteraino, haren masail arrosetaraino. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 105. orr.

-Sasoiko ikusten zaitut, Tomas. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 92. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken sasoi (5); bere sasoi (33); bere sasoi puntu (6); bere sasoi puntua (5); bi sasoi (35); bost sasoi (5); hiru sasoi (13); hiru sasoi eman (5); lau sasoi (11); lehen sasoi (8); lehen sasoi puntu (5); orain bi sasoi (7); oso sasoi (11); oso sasoi onean (5)

sasoi aitzinean (8); sasoi aitzineko (17); sasoi aitzineko lehen (5); sasoi amaiera (16); sasoi amaiera arte (8); sasoi amaieran (31); sasoi aparta (6); sasoi bakoitzean (5); sasoi batean (47); sasoi bateko (31); sasoi baten (11); sasoi batzuetan (9); sasoi berean (11); sasoi bete (6); sasoi bete betean (5); sasoi betean (206); sasoi betean dago (14); sasoi betean egon (14); sasoi bikaina (18); sasoi bikaina egin (6); sasoi bikainean (8); sasoi bukaeran (9)

sasoi egin (9); sasoi egokia (12); sasoi eman (12); sasoi eman zituen (5); sasoi guztian (12); sasoi guztietan (5); sasoi hasiera (16); sasoi hasierako (6); sasoi hasieran (45); sasoi hasieratik (11); sasoi hobean (16); sasoi hoberenean (7)

sasoi maila (6)

sasoi ona (43); sasoi onak (5); sasoi onaren (5); sasoi onean (95); sasoi onean dago (11); sasoi onean egotea (5); sasoi onenean (31); sasoi onenetik (6); sasoi oso (8); sasoi oso onean (5); sasoi osoan (13); sasoi puntu (62); sasoi puntu egokia (6); sasoi puntu egokian (7); sasoi puntu on (6); sasoi puntu ona (14); sasoi puntua (25); sasoi punturik (6); sasoi punturik onenean (6); sasoi sasoiko (5); sasoi txarra (8)

urte sasoi (38); urte sasoi hartan (6); urte sasoi honetan (9); urteko sasoi (8)

aurtengo sasoia (6); azken sasoia (6); bakoitzaren sasoia (5); bere sasoia (12); bigarren sasoia (9); bigarren sasoia du (6)

emateko sasoia (5); ez du sasoia (5); hasi zuen sasoia (6)

iazko sasoia (6); iragan sasoia (6)

sasoia amaitu (31); sasoia amaitu arte (18); sasoia amaituta (30); sasoia amaituta utzi (5); sasoia amaitzeko (12); sasoia ari da (5); sasoia berreskuratu (6); sasoia bukatu (5); sasoia du (8); sasoia egingo (5); sasoia hasi (26); sasoia hasi zenetik (9); sasoia heldu (7); sasoia izan (8); sasoia ona (5); sasoia prestatzen (6)

utziko du sasoia (5)

aurreko sasoian (34); aurtengo sasoian (8); azken sasoian (6); bere sasoian (13); datorren sasoian (57); datorren sasoian europan (5); heldu den sasoian (30); hurrengo sasoian (23); iragan sasoian (110); joan den sasoian (17); joan zen sasoian (8); lehen sasoian (11)

sasoian aritu (8); sasoian dago (15); sasoian dagoela (13); sasoian dagoela erakutsi (5); sasoian dagoen (7); sasoian daude (7); sasoian daudenena (5); sasoian egon (7); sasoian egonda (5); sasoian egoteko (6); sasoian iritsi (9); sasoian izan (6); sasoian jokatu (5); sasoian sasoiko (7); uda sasoian (6)

bere sasoiaren (6); sasoiaren amaieran (12); sasoiaren hastapenean (16)

sasoiari begira (9); sasoiari eutsi (5)

azken bi sasoietan (7); azken sasoietan (13)

aurreko sasoiko (8); bere sasoiko (6); ez dago sasoiko (5); heldu den sasoiko (11); iragan sasoiko (23); oso sasoiko (16)

sasoiko aritu (10); sasoiko bigarren garaipena (5); sasoiko dago (31); sasoiko dagoela (20); sasoiko dagoela erakutsi (6); sasoiko dagoen (9); sasoiko daude (19); sasoiko daudela (5); sasoiko egon (11); sasoiko egotea (7); sasoiko gizon (6); sasoiko ikusten (6); sasoiko lehen partida (8); sasoiko zegoen (5)

uda sasoiko (6)

datorren sasoirako (6); hiru sasoirako (8)

bere sasoirik onenean (6); sasoirik onena (10); sasoirik onenean (29)

sasoiz kanpo (20)

sasoin batean (6); sasoin berri (6); sasoin berria (7); sasoin betea (5); sasoin betean (6); sasoin ederra (8); sasoin guzian (6)

aurtengo sasoina (6); sasoina bururatu (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus