Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

indarkeria 1 iz norbait menderatzeko indar basatia; zerbait indarrez lortu nahi duenaren gehiegikeria. ik bortxa; bortizkeria; gogorkeria.

Argi utzi behar da eraso sexualak lotuago daudela indarkeriarekin sexuarekin baino. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 283. orr.

Indarkeria guztien atzean, indarkeria guztien sorburu, indarrean dagoen sistema patriarkala dagoela. Berria - Euskal Herria   2004-05-01

Frantziskok ezetz esan zien diruari eta jabetzari, ezetz botereari eta indarkeriari, ezetz gerrari eta naturaren eta bizitzaren mespretxuari... Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 54. orr.

Indarkeriak indarkeria ekartzen du beti. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 173. orr.

Herri kurduaren kontrako gosea, indarkeria eta zapalkuntza salatu ditu. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 10. orr.

Poliziaren indarkeria hori salatzeko komisario batekin hitz egin nahi nuen. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 105. orr.

Zergatik izango ote da su-etenaren aldarrikapenak indarkeria jasaten dutenak baino gehiago poztu dituela indarkeria erabiltzen dutenak? Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 142. orr.

Subiranotasun modernoaren adierazpen nagusia indarkeria erabiltzeko zilegitasuna izanik, ETAk garbi zuen indarkeria erabiltzeko eskubidea zuela. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 54. orr.

Benetako elkarrizketa, ETAk indarkeria etetea, espetxe politikaren aldaketa. haien akatsak zuzendu zituen, indarkeria gerarazi zuen, boterea arautu. Berria - Euskal Herria   2004-09-14

Era guztietako indarkeriak gaitzestea eta tolerantziaren eta elkarrizketaren apustu garbia egitea. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 140. orr.

Politikak gaina hartzen ahal ziola gerlari eta indarkeriari. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 30. orr.

Simeon eta Lebi anaiak indarkeria erabiltzeko bat datoz. Elizen arteko biblia   Has 49,5

Indarkeriari aurre egiteko. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 59. orr.

Aingerukeria eta sadismoa pozik daude indarkeriaren gaiztoaz kalakari. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 20. orr.

Inor ez zen ohartu -esan zuen Sophiek, zigarrokina indarkeria apur batekin hautsontzian itzaltzen zuela. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 182. orr.

Halere, ez dut indarkeriara jo, garbia da nire otoitza. Elizen arteko biblia   Jb 16,17

Herriaren ariman nahikoa errotuta dago-eta indarkeriarekiko mirespena. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 158. orr.

Zorigaitzaren eguna uxatu nahi, eta indarkeriaren nagusigoa dakarzue. Elizen arteko biblia   Am 6,3

Indarkeriaren biktimek babes-neurriak eskatzeko prozedura errazteko taxutu zen. Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Indarkeriarik gabeko erantzun aktiboa munduan. Berria - Euskal Herria   2004-10-31

«Baldintzarik gabeko elkartasuna» adierazi zien indarkeriaren biktimei, eta Indarkeriaren Aurkako Itunaren eraginkortasuna aldarrikatu zuen. Berria - Euskal Herria   2004-05-04

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Indarkeria fisikoaren aurretik indarkeria psikologikoa gertatzen dela. Berria - Euskal Herria   2004-05-01

Indarkeria terroristaren aurka. Berria - Euskal Herria   2006-01-06

Indarkeria Sexistaren Kontrako Emakumeen Plataformak lan saioa egin du Nafarroako Parlamentuan. Berria - Euskal Herria   2004-05-29

Hemen oinarrizko indarkeria gehien praktikatu dutenak frantses eta espainiar Estatuak izan direla. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 113. orr.

Ezberdintasun egoera hori da emakumeen kontrako indarkeria elikatzen duena. Berria - Euskal Herria   2004-05-01

Emakumeen aurkako indarkeria arazo estrukturala da. Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Haurralde Fundazioak antolatutako Egiturazko Indarkeriari eta Globalizazioaren Indarkeriari buruzko Mintegian. Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Atzo, Tuterako Instrukzio Epaitegiaren esku geratu zen eta Etxeko Indarkeria Zerbitzura bidali zuten. Berria - Euskal Herria   2004-10-20

3 indarkeriazko ekintza

Elizgizonei egozten zieten beren idoloak suntsitu izana eta Karlomagnoren indarkeria guztiak. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 321. orr.

Segur da zernahi indarkeria gertatuko dela. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 108. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gaur egun arte emakume askok isilean pairatu dute indarkeria klase hori. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 284. orr.

Zure alderdiak, oker ez banago, indarkeria mota guztiak arbuiatzen ditu. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 111. orr.

Alde bakar batetiko indarkeria kasuak bakanak dira. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 255. orr.

Indarkeria egoeretan, esaterako, bada armadetan izan gabe, taldeetan antolatzen den jendea. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 158. orr.

Bertso anonimo bakar horretan agertzen den indarkeria-giroak ere ez du, antropologiaren ikuspegitik begiraturik, garrantzi gutxiago. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 114. orr.

Pepponek ez zuen indarkeria-ekintzarik burutu. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 295. orr.

Nahikoa du inoiz gaizki aparkatzeagatik isun bat jasotzea edo polizia-auto bat ikustea, gogamenean indarkeria-irudiak agertzen has dakizkion. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 111. orr.

Ez indarkeria-pasadizorik, ez bortxaketarik, ez psikologia-tratamendurik. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 144. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sexu indarkeriarekin lotutako erasoak izaten dituzte sarritan, eta GIB birusa ere bizkor zabaltzen ari da. Berria - Harian   2006-01-14

Sexu indarkeriaren kontra borrokatzen. Berria - Euskal Herria   2004-10-27

Nafarroako Unibertsitate Publikoan genero indarkeriari buruz egiten ari diren mintegian. Berria - Euskal Herria   2004-05-01

Genero Indarkeriaren Prebentziorako Elkarteko koordinatzaile Angeles Alvarez. Herria  

Familiarteko genero indarkerian egondako zenbait kasu aztertu eta ondorioak ateratzen ditu. Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Genero Indarkeriaren Aurkako Ordezkaritza Nagusia. Berria - Euskal Herria   2004-04-23

Genero Indarkeriaren Aurkako Lege Organikoaren Egitasmoan. Berria - Euskal Herria   2004-06-26

Bereziki «jazarpen indarkeria» delakoa jasaten duten pertsonen eskubideak «behatu» nahi dituela azaldu zuen Lamarkak. Berria - Euskal Herria   2004-08-28

Jazarpen indarkeriaren biktima direnei babesa adierazteko. Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Ripak «jazarpena eta polizia indarkeria» eskaintzen dituela salatu du Batasunak. Berria - Euskal Herria   2004-08-12

polizia indarkeriaren aurkako erresistentzia. Berria - Mundua   2004-12-03

Lege berriak «Estatu indarkeriaren biktimak» kontuan hartzea nahi du EAJk. Berria - Euskal Herria   2006-03-03

Haren arabera, bai kale indarkeriak eta bai ETAk «behin betiko desagertu behar dute euskal gizartetik». Berria - Euskal Herria   2004-08-13

Ezin da kale indarkeria gutxietsi, okerreko bidean joatea litzateke. Berria - Euskal Herria   2004-08-13

6 indarkeria(rik) eza mug

Indarkeria eza ekintzarako proposamena da, pasibotasunaren eta utzikeriaren guztiz aurkakoa. Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Indarkeria ezak bidegabekeriak sortzen dituen ororekin zuzeneko kolaboraziorik ez egitea proposatzen du, eta desobedientzia zibila kolaboraziorik eza gauzatzeko metodo egokia eta eraginkorra dela aldarrikatzen du. Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Independentziaren aldeko ekitaldiekin hasi zen, indarkeriarik eza gidaritzat hartuta. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 48. orr.

Indarkeriarik ezak ez du esan nahi gatazkarik ez dagoenik. Berria - Euskal Herria   2006-03-08

Indarkeria ez aktiboak bidegabekeria ororen aurrean konpromisoa hartzea lehenesten du, eta ezaugarri nagusitzat bidegabekeria gehiago ez sortzea du Indarkeriarik ez aktiboa. Berria - Euskal Herria   2004-11-02

7 indarkeriaz adlag

Manhattanen indarkeriaz hildako mutil atzerritarra, europarra, eta erlijio katolikoan bataiatua. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 190. orr.

Hurrengo, indarkeriaz ekin dit Jimmyk, erabat gogor. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 24. orr.

Indarkeriaz ezin da ezer lortu. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 173. orr.

Halako batean, aitak besoetatik oratu zidan, baina ez indarkeriaz, ni lasaitzeko eginahalean baizik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 138. orr.

8 indarkeriazko izlag

J. R. Hebert kazetari eta politikaria iraultzaren etsaien kontra indarkeriazko neurririk gogorrenak hartzearen alde agertzen zen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 162. orr.

Jendea arrazoibidez baretu behar da, ez areago aztoratu indarkeriazko ekintzekin. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 173. orr.

Arrazoi naturalarena bestea, zeinaren izenean denok indarkeriazko heriotza saihesten saiatzen garen, hori baita naturaren gaitzik gorena. emazteak erre egiten dira senarrak hiltzen direnean; errugabeek bakarrik nozitzen dute han indarkeriazko heriotza. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 35. orr.

Miseria, erresumina, heriotza indarkeriazkoak, bakardadea... Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 174. orr.

Arazo berari erantzuteko indarkeriarik gabeko desobedientzia zibilaren aldamenean beste batzuek indarkeriazko desobedientzia baliatzen badute [...]. Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Indarkeriazko gatazkaren oinarrizko faktoreak egungo nazioarteko gizartean. Berria - Euskal Herria   2004-04-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

etaren indarkeria (57); genero indarkeria (138); indarkeria amaitzeko (36); indarkeria arbuiatu (6); indarkeria areagotu (11); indarkeria baliatzen (8); indarkeria baztertu (6); indarkeria bukatzeko (9); indarkeria desagertu (6); indarkeria desagertzea (8); indarkeria egoera (19); indarkeria egoerak (7); indarkeria ekintza (9); indarkeria ekintzak (12); indarkeria erabili (11); indarkeria erabiltzea (19); indarkeria erabiltzeko (11); indarkeria erabiltzen (28); indarkeria eragiten (7); indarkeria etetea (8); indarkeria eza (9); indarkeria fisikoa (6); indarkeria gaitzestea (9); indarkeria gaitzesteko (8); indarkeria gaitzesten (15); indarkeria gaitzetsi (16); indarkeria giro (8); indarkeria giroa (6); indarkeria jasan (12); indarkeria jasaten (16); indarkeria kasu (6); indarkeria kasuak (10); indarkeria kasuetan (6); indarkeria mota (39); indarkeria olde (10); indarkeria oldea (9); indarkeria oldeak (6); indarkeria oro (8); indarkeria politikoa (13); indarkeria saihesteko (7); indarkeria salatu (6); indarkeria salatzeko (14); indarkeria utz (6); indarkeria utzi (6); indarkeria uztea (6); indarkeria uzteko (21); indarkeria zantzurik (8); jazarpen indarkeria (7); kale indarkeria (7)

emakumearen aurkako indarkeria (6); emakumeen aurkako indarkeria (184); emakumeen kontrako indarkeria (82); etari indarkeria uzteko (9); gatazka eta indarkeria (6); indarkeria alde batera (7); indarkeria bertan behera (12); indarkeria mota guztiak (13)

emakumeen aurkako indarkeriak (10); emakumeen aurkako indarkeriarekin (7); genero indarkeriak (7); genero indarkeriarekin (7); indarkeriak eragindako (6); indarkeriarekin lotutako (9)

etaren indarkeriaren (12); etxeko indarkeriaren (9); genero indarkeriaren (65); indarkeriaren amaiera (22); indarkeriaren amaierarako (9); indarkeriaren amaieraren (13); indarkeriaren arazoa (9); indarkeriaren atzean (9); indarkeriaren aurka (26); indarkeriaren aurkako (51); indarkeriaren aurrean (16); indarkeriaren bidea (7); indarkeriaren bidez (9); indarkeriaren biktima (16); indarkeriaren biktimak (16); indarkeriaren biktimen (9); indarkeriaren erabilera (10); indarkeriaren erabilerari (6); indarkeriaren inguruan (7); indarkeriaren inguruko (8); indarkeriaren kontra (19); indarkeriaren kontrako (56); indarkeriaren ondorioak (6); indarkeriaren ondorioz (16)

emakumeen aurkako indarkeriaren (28); emakumeen kontrako indarkeriaren (35); genero indarkeriaren aurkako (13); genero indarkeriaren kontrako (14); indarkeriaren amaieraren hasieran (6); indarkeriaren aurkako lege (7); indarkeriaren kontrako borrokan (6); kontrako indarkeriaren aurka (8)

emakumeen aurkako indarkeriari (18); emakumeen kontrako indarkeriari (16); emakumeen kontrako indarkeriaz (7); indarkeriari aurre egiteko (30); indarkeriari uko egin (9); indarkeriarik eta bazterketarik (9); indarkeriarik eza (14); indarkeriarik gabe (22); indarkeriarik gabeko (47); indarkeriarik gabeko egoera (11); indarkeriarik gabeko egoeran (6); indarkeriaz betea (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus