Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marketing (30 agerraldi, 13 liburu eta 14 artikulutan; orobat marketin 56 agerraldi, liburu 1 eta 34 artikulutan) 1 iz merkataritzako urrats guztiak aztertzeko teknika- eta ikerketa-multzoa.

Sinboloen manipulatzaileen (nazio guztietako antolaketa aholkulari, finantza-aholkulari, ikerlari, ingeniari, informatikako aditu, marketing eta publizitateko aditu, eta abarren) ezagutzak baliatzeko. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 81. orr.

Marketing garbia zen. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 76. orr.

Marketina edota publizitatea hartzen dira ekonomian usteltzaile handientzat. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 85. orr.

Marketinak ederki asko sartu digun zerbait da kontsumoaren bidez lortuko dugula bakoitzak gure estatusa ez ezik, baita identitatea ere. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 86. orr.

Publizitatea eta marketingaren teknikak eremu guztietara zabaltzen ari dira; politikagintzara, kasu. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 30. orr.

Ironiaz eta irudimenaz baliatzen dira beren kritikak egiteko; marketingaren legeak erabiliz eta hizkera irauliz. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 45. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Enpresak 14 langile ditu eta publizitatea eta marketing alorreko lanak egiten ditu. Berria - Ekonomia   2006-02-28

Eusko Jaurlaritzako marketing adituak. Berria - Kultura   2004-10-02

Fernando, berez, ekonomista da, marketing enpresa batekoa. -Lagunon marketing lanaren truke irabaziak partitu beharko zenituzke. Berria - Kultura   2006-04-28

Diskoetxearen marketing eta banaketa lan eredugarriari esker. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 35. orr.

Horixe bai marketing eslogan erresultoia. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 376. orr.

Bisita «marketing operazio hutsa» da Batasunaren iritziz. Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Beste batzuk, berriz, marketin tresna gisa baliagarria delako; alegia, ziurtagiria izateak "saldu egiten duelako". Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 175. orr.

Agi denez, enpresen marketin estrategiek eta estrategia militarrek antz handia dute. Berria - Ekonomia   2004-11-16

Politika profesionalaren desprestigioak punturik gorena erdietsi du azken urteotan mundu osoan, inoizko jardun publikorik nobleena izan zitekeena arimarik gabeko marketing-ariketa huts-hutsa bihurtu da. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 113. orr.

Komunikabideetan amatasuna goraipatzeko «marketing kanpaina bat» abiatu dutela ere salatu dute hainbat erakundek. Berria - Gaiak   2004-04-28

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Komunikazio-marketinaren urrezko araua: txiste bat bera ez dago edozein entzuleriaren aurrean kontatzerik. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 176. orr.

Sexu-marketing hutsa! Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 34. orr.

· Labelak, zertifikatuak, cause marketing kanpainak. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 179. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus