Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ontzigintza (orobat untzigintza) 1 iz itsasontziak egitea.

Ondoren, antolamendu modu kapitalistak beste sektore batzuk eskuratzen hasi ziren: meatzaritza, ontzigintza eta burdingintza. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 26. orr.

PVCaren kontsumoa aztertuz gero, lan-eremu hauetan erabiltzen da gehienbat: eraikuntzan, ontzigintzan, nekazaritzan, automozioan, altzarigintzan eta jostailu eta aisialdirako gaietan. Berria - Gaiak   2004-07-01

SEPIk azaldu du berriro Izar taldearen bi negozioak (ontzigintza zibila eta militarra) banatuko dituela. Berria - Ekonomia   2004-09-08

Hiru mende eta erdiko makalaldiaren ondoren, Mendebaldeko ontzigintza berriro ere bizkorraldi baten bezperan aurkitu zen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 343. orr.

CCOOk, aldiz, ondorioztatu du ontzigintza ez dagoela krisialdian. Berria - Ekonomia   2004-09-30

Bizkaiak diruz lagunduko du ontzigintzaren industria osagarria. Berria - Ekonomia   2004-11-17

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Izar ontzigintza taldeak 11.000 langile ditu eta ekaineko azken datuen arabera, 1.172 langilek egiten dute lan Sestaoko Naval ontziolan. Berria - Ekonomia   2004-07-21

Behar ziren segurtasun neurriak ez hartzea ere leporatu diote ontzigintza enpresari. Berria - Mundua   2004-01-16

Pearl Harborkoaren ostean Navyren ontzigintza planak bizkor badoaz ere, [...]. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 156. orr.

Euskal kostaldean urpean aurkitutako materialek, erromatarren presentziaren berri ematen digute, merkataritza harremanena eta beste hainbat alderdi kulturalena, zeinetan ontzigintza teknologiak aipamen berezia duen. Berria - Kultura   2004-12-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus