Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gerraondo (Egungo testuen corpusean 300 agerraldi; orobat gerra ondo Egungo testuen corpusean 764 agerraldi) iz gerra bukatu ondoko denbora.

Gerraondo honek higatu egin nau. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 49. orr.

Gerraondoa tristea izan zen eta atsekabez betea. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 215. orr.

Lehenbiziko mundu gerra bukatu berria zen; gerra-ondoa zen, garestitzealdia, diruz urri genbiltzan. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 35. orr.

Umezurtzen garaia zeritzon zure aitak gerraondoari. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 59. orr.

Fusilamendu sobera zegoen bitarte, eta gerraondoaren infernua. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 24. orr.

Gerraondoan garapen-bideko herrialde askok abian jarririko inportazioak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 123. orr.

Gerraondoko hazkunde etengabearen euforia-giroan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 138. orr.

Gerraondoko Japoniaren kasuak ezin hobeki agertzen du puntu hori. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 182. orr.

Ekonomia industrializatuei gerra ondoko oparotasuna ekarri zien gizarte-arau eta konpromisoak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 194. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus