Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

norako 1 adlag zer tokitarako.

Norako? Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 20. orr.

-Eta gu, norako? -galdetu zuen Romanek orduan. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 88. orr.

Baina norako, maniobrari jauna? Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 38. orr.

Ea norako zituzten mandioko hemeretzi lagun haiek. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 88. orr.

Esan zieat norako zen eta, honek oso ondo hartuko omen dik. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 140. orr.

Joera norako, hara joaten baita beti. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 159. orr.

· 2 izlag

Handik aterata, askori sumatzen nien norako bidea zeramaten. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 207. orr.

Azken momentuan, gorputza utzi eta beste zerbait bihurtzen ari zen bitartean, auskalo norako bidean. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 13. orr.

-Norako asmoan zabiltza? -galdegin zion gazte arabiarrak. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 98. orr.

3 iz norabidea, joera.

Maisuak nire begiradaren norakoa ikusirik, harexeri jarraitu zion. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 393. orr.

Zoriak aukeratzen du norako bakoitza, halabeharraren menpe dago erabaki bakoitza. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 39. orr.

Norako jakinik gabe abiatu zen hirian, eta porturaino joan zen. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 47. orr.

Norako garbirik gabe nindoan-eta sokatik zintzilik leku ilun hartan barrena. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 144. orr.

Dudan helburu bakarra, nire ontziaren norako ezinbestekoa. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 115. orr.

-Ongi etorri bedi gure hiri honetara, zalduneria ibiltariaren ispilu, artizar eta norako den hori. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 199. orr.

Inertzia hutsez, norako bat hautatu behar zuelako, eta norakorik ikusten ez zuelako. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 61. orr.

Twiligh Glow, Dicothomy eta See you later pieza berriek nire ibilbideari norako berria ematen diote. Berria - Kultura   2004-03-10

4 nondik norako1 izlag

Ez diola axola urak nondik norako bidea egiten duen. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 217. orr.

Madrilgo udalak minibusa jarri zigun expressokideoi, goiz eder batean ez dakit nondik norako bidea eroso egin genezan. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 41. orr.

· Nondik norakoa edo noiztik honakoa da "jainko" izeneko zera hori?; nongoa da, nondarra, zein etxetakoa?; non ditu zainak?; uretan jaio al zen?, airean?, surtan?, su-gainean?, lurrazpiko ikara batean?, gaitzean?, ezbizian? Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 56. orr.

Nondik norakoa dugu indeterminazioaren zera hori? Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 244. orr.

5 nondik norako2 iz ik ibilera.

Erraparatzen al diozue ilargiaren ibilbide eta nondik norakoari? Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 403. orr.

Nire nondik norakoez aditu nahirik zegoelako berriro laxaturik, itsasoan ibilia eta eskolan ikasia nintzela azaldu nion. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 248. orr.

Raimundo Silvaren, Maria Sararen, gurutzatuen eta mairuen, Mogueimeren eta Ouroanaren joan-etorrien nondik norakoa behar bezala segitu ahal izateko. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 17. orr.

Lehenbizi asmatu zuten meteorologia alorreko tresna, haizearen norabidea, haizeen nondik norakoa seinalatuko zuen haize-orratza izan zen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 444. orr.

Nire pozaren pozerako, berehala ohartu nintzen Öchlerren nondik norakoak ez zuela gure arteko harremana hoztu. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 322. orr.

Izan ere, diru-aldagai eta kredituaren kontrolaren bidez, jarduera ekonomikoaren nondik norakoan eragitea posible baita. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 31. orr.

6 nondik norako3 iz zer-nolakoa; zertzelada.

Ezagunak zaizkit gauzen nondik-norakoak, sorkarien mota ezberdinak, garaien aldakuntzak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 919. orr.

Antoine Cabanne auzapezak eman zuen Pettan Iturralderen ibilbidearen nondik norakoa. Herria   2003-07-24

Agirre lehendakariak badaki Antonio Iralaren zereginen nondik norakoa, azken batean bigarrenak lehenaren aginduetara dihardu-eta. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 217. orr.

Lanaren nondik norakoa igartzen hasteko, puntu nagusiak identifikatzeko, loturak ikusteko, etab. giltza-kontzeptuek eta hitzek asko laguntzen dute. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 353. orr.

Kode berriaren nondik norakoak. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 22. orr.

Misioaren nondik norakoa azaldu zidan. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 25. orr.

Jendeak pasio handiz bizi eta eztabaidatzen zituen gerraren nondik norakoak. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 315. orr.

Bidaiaren nondik norakoei buruz erabakita zeuzkanak argitu zizkien xehetasun ugari emanez, bai bideari zegozkionak, baita ekonomikoak ere. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 157. orr.

Banekien zer zen Umberto, banuen haren sexualitatearen nondik norakoen susmoa. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 268. orr.

Erdi Aroko pentsaeraren nondik norakoa, eta bertan filosofiak hartu zuen lekua ulertu nahi baditugu, [...]. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 62. orr.

Zamape horretan, egunbetetsuko bizarra ferekatu nuen, Kristinaren hitzen nondik norako guztiak mamitu nahirik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 358. orr.

Azken orrialdeetako bibliografian osatu eta zehazten dira erreferentzia horien guztien nondik norakoak. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 21. orr.

Egoeraren nondik norakoak aztertzen. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 193. orr.

Erakutsi beharra zuen gure bizitzaren nondik norakoak gu geu gaituela, aldez edo moldez, nobelagile. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 73. orr.

Herder-en influentzia behin eta berriro aipatzen duen arren, ohi den eran, behin ere ez du argitzen influentzia horren nondik norako konkretua. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 28. orr.

Halabeharrezko erabaki handiak, gure patuaren nondik norako nagusiak ezartzen dituztenak. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 9. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auskalo norako (3); nondik norako (43); nondik norako guztiak (9); nondik norako nagusiak (12); norako bidea (3)

galderaren nondik norakoa (3); guztiaren nondik norakoa (4); guztien nondik norakoa (3); haizearen nondik norakoa (3); nondik norakoa (181); nondik norakoa azaldu (3); nondik norakoa ikusita (4); nondik norakoa ulertzen (3); norakoa azaldu (3); obraren nondik norakoa (3); partidaren nondik norakoa (13)

akordioaren nondik norakoak (3); auziaren nondik norakoak (5); bidaiaren nondik norakoak (4); bileraren nondik norakoak (3); bizitzaren nondik norakoak (3)

egitasmoaren nondik norakoak (6); egoeraren nondik norakoak (3); egunaren nondik norakoak (3); ekimenaren nondik norakoak (9); elkarrizketaren nondik norakoak (3); ezbeharraren nondik norakoak (5); gatazkaren nondik norakoak (8); harremanen nondik norakoak (3); heriotzaren nondik norakoak (7)

istripuaren nondik norakoak (13); kanpainaren nondik norakoak (7); lanaren nondik norakoak (5); lanen nondik norakoak (3); liburuaren nondik norakoak (5)

nondik norakoak (409); nondik norakoak argitu (15); nondik norakoak argitzeko (14); nondik norakoak argitzen (3); nondik norakoak azaldu (27); nondik norakoak azaltzean (3); nondik norakoak azaltzeko (20); nondik norakoak azaltzen (5); nondik norakoak azaltzerakoan (3); nondik norakoak aztertu (4); nondik norakoak aztertuko (4); nondik norakoak aztertzeko (11); nondik norakoak aztertzen (4)

nondik norakoak ezagutu (3); nondik norakoak ezagutzeko (4); nondik norakoak ikertzeko (4); nondik norakoak ikertzen (6); nondik norakoak ikusita (6); nondik norakoak jakin (5); nondik norakoak jakiteko (4); nondik norakoak laburbildu (3)

nondik norakoak ulertzeko (4); nondik norakoak zehazteko (4); nondik norakoak zehazten (3); nondik norakoak zehaztu (6); nondik norakoak zehaztuko (3)

obraren nondik norakoak (3); operazioaren nondik norakoak (4); partidaren nondik norakoak (7); planaren nondik norakoak (6); programaren nondik norakoak (3); proposamenaren nondik norakoak (3); salerosketaren nondik norakoak (3); sorreraren nondik norakoak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus