Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pedagogia 1 iz haur hezibidea, haurrak hezteko jakintza.

Etika eta Pedagogia Politikoa. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 33. orr.

Hizkuntzaren pedagogia iraul zezakeen sistema sortzaile bat asmatzeari ekin zion. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 281. orr.

Jendeak maistra aurrerakoitzat zeukan, askatasunaren pedagogiaren aitzindaritzat. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 66. orr.

Ezin esan, pedagogiaren ikuspuntutik bederen, azken orduko teknikak axola zitzaizkionik. euskararen eta euskal kulturaren inguruko irakaskuntza, ikerketa eta pedagogiaren eremuan. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 29. orr.

Pedagogian eta didaktikan aditua zenez, garrantzi handia eman zion igerian ikasteko metodoari. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 164. orr.

Pedagogia iraultzailea esaten genioan hari, propaganda armatua. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 282. orr.

Euskarari buruzko jardunaldia egingo dute lehenik, historiaren irakurketari buruzkoa ondoren, eta ekonomia-ikerkuntzaren ingurukoa zein pedagogia politikoaren ingurukoa gero. Berria - Euskal Herria   2004-12-10

Bortxa-salaketa-kexa dinamikan sortu duen pedagogia tamalgarriak. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 112. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat pedagogi) ik pedagogiko.

Pedagogia funtzioaz gain sarritan eta bereziki talde-bertsotarako guneak izaten baitira. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 43. orr.

Frantziako Hezkuntza Ministerioaren laguntzak ez ditu ikastolen berezitasunak eta pedagogia egitasmoak behar dituzten baliabideak eskaintzen. Berria - Euskal Herria   2006-02-07

SEASKA, Iparraldeko Ikastolen Elkarteak, Pedagogi Aholkulari bat bilatzen du. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 277. orr.

Zuek baitzenuten IKAS pedagogia zerbitzua bultzatu 1996an. analisiaren inguruko pedagogi aholkua. Herria   2001-11-08

Frantsesetik euskarara itzultzeko gaitasuna eta pedagogia sailaren ezagutza. Herria   2004-03-11

Bauhaus-ekoen pedagogia-lanetatik eta geroztik idatzi diren beste lan batzuetatik. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 248. orr.

Euskarazko pedagogia obrak. Herria   2004-07-08

Euskarazko ikasmaterialgintzari doakionez, Euskal Herriko pedagogia zentroa da IKAS. Herria   2001-11-08

Pedagogia-batzordeak zuen bultzatu ikasmateriala berri hunen proiektua. Herria   2001-11-15

Mintzaldi hau Ortzaizeko Ikastolako pedagogia taldeak antolatua zuen. Herria   2003-04-03

Formakuntzaren pedagogia helburuak. Herria   2001-02-15

Betidanik pentsatu dut erreferrendumak pedagogia eta demokrazia balio bat daukala. Berria - Mundua   2004-06-22

Oso ideia polita irakaslearena, pedagogi berrikuntzarako libururen batetik hartua seguru asko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 69. orr.

Marisol Uria Eusko Jaurlaritzako Pedagogi Berrikuntzako Lurralde arduradunaren iritziz. Berria - Kultura   2004-10-14

Abstentzioak Europari buruzko pedagogia ahalegina eskatzen du guztion aldetik. Berria - Harian   2005-02-22

Juan Mari Beltran musikaria eta Andrea Giraldez Musikaren Pedagogia irakaslea ariko dira hizlari. Berria - Harian   2006-04-05

Pedagogia Institutuko ikasle ezagun bat etorri da nire bila. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 26. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Goi mailako bi titulazio ditu, Musika Pedagogiakoa eta klabezin irakaslearena. Berria - Kultura   2006-03-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus