Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gerri 1 iz giza gorputzaren enborreko zati estuena, bularraldearen eta sabelaldearen artekoa.

Morrisek gerria inguratu zion bere beso libreaz. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 232. orr.

Gerritik hartu nuen, eta niregana erakarri. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 364. orr.

Eta berak, eskuak gerrian, suspirio batean: [...]. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 9. orr.

Jertsea gerrian loturik. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 13. orr.

Jantzien gainetik Davidek ezpata gerrian lotu zuenean [...]. Elizen arteko biblia   1 Sm 17,39

Beso sendo batek gerria estutu zion. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 530. orr.

Gona, berriz, gerriaren inguru guztian estu bildurik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 265. orr.

Oraindik ere mina dut gerrian eta bularrean. Berria - Euskal Herria   2004-06-04

Soka bat darama gerrian lotuta, eta sokatik tiraka, Siberian huski txakur zuri-gris horietako bat. Berria - Kultura   2004-07-31

Gerritik behera biluzik utzi ninduten. Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Gerriko minez igaro dituela azken 15 egunak. Berria - Kirola   2004-12-28

Betiko haragi-masa leunak zeuzkan zintzilik, tripa lehengo gerritik, nolabait esatearren. Berria - Kultura   2004-08-22

Poliziak gerriko poltsa bat aurkitu zuen, eta barruan 45 urteko gizon baten agiriak zeuden. Berria - Euskal Herria   2004-09-08

Bi tunika txanogabe, gerriko soka, azpiko galtzak eta sokarainoko longaina. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 155. orr.

Gerriko uhala askatu eta prakak jaisteko belaunetan behera. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 71. orr.

Kuleroei tira eta tira aritu zen gerriko gomaren aldetik. Josu Landa   «Odolbildua» - 147. orr.

Orduko, gerri gizena nabari zitzaion Katalinari. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 78. orr.

2 pl

Hor dago oraindik, eskuak gerrietan, niri begira. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 19. orr.

Leihotik begira, hantxe egoten zen-eta [baserriko aitona] ia egun osoan, gerrietatik elbarri geratu zenetik. Berria - Kultura   2004-08-15

Gerriak ondo estuturik zeuden eta formarik trinkoenak eta begi-gozagarrienak zituzten. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 239. orr.

Gora begira, hantxe zegoen -Ramsay jauna- eurenganatzen, gerriei eragiten, antsikabe, bere baitaraturik, urrun. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 50. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gerri-kolpe bortitzez aurrera egin eta hankak erdi zabaldu ditu, lizun igurzteko. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 145. orr.

Nakok orroaz eskuak sabel hantura ekartzean gerri-jauzi berria egin zuen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 25. orr.

Mutilak ez zuen erantzun, neskatxaren doinuari men eginez, haren gerri-dantzari jarraitzen zion bere gerriaz. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 162. orr.

Gizonaren ipurdi eta gerri mugimenduak eten ziren bat-batean. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 100. orr.

Izan ere, soilik 16 urte ditu, eta gerri-lan handia egin behar da harriari buelta emateko. Berria - Kirola   2004-12-18

Orpoak, orkatilak eta hiru gerri-orno hautsirik, bestela esanda. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 88. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kaiola batzuetan gerri-arin dantzan ari diren madona bizi-biziak. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 290. orr.

Mammy gerri-gizena, Mammy kantaria, Billieren ama, Mammy. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 47. orr.

Emakume begi-argi, gerri-lodi bat ari zitzaion. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 52. orr.

5 (zuhaitz) enborra.

Bere onera datorrenerako intxaurrondo-egurrez egindako su bat dauka aurrean, eta lotuta dago zuhaitz baten gerriari. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 305. orr.

Arbola baten enborrari gerritik tinko geldo arazi. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 32. orr.

· Errekondoetako zuhaitz batzuk, hango hezeduraren poderioz, zenbateko goroldioa biltzen zuten enbor-gerrian. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 208. orr.

Zuhaitz Arbolaren adarrak zuhaitz-gerritik datoz guztiak. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 39. orr.

6 hed

Bere besoez inguratzen ninduela eta besarkatzen, nola hodei batek mendiaren gerria. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 598. orr.

7 irud

Nire ustez euskal liburugintzak, indarra izateko, hementxe beharko luke gerri lodia. Berria - Kultura   2004-03-05

8 gerri buelta (Egungo testuen corpusean 195 agerraldi; orobat gerribuelta Egungo testuen corpusean 43 agerraldi) iz adkor gerrialdea.

Lazkao bezain txikia zen bera, Mitxelenaren gerri-buelta izanagatik. 25547

Haren gerri bueltak ez zion bourbona ontzeko upel haietako bati inolako inbidiarik, baina bizkor mugitzen zen, hala ere. 25548

Gerri buelta, urteek pilatu eta arineketa urriko bizimoduak itsatsitako kilotxoen sobera nabari zaio. 25549

Gerri bueltan, jaka berdearen gainetik, berunezko gerrikoa zuen jantzia, kolore gorri eta berdeko kartutxoz. 25550

Harrera-mahaiaren atzeko gizonak aldagela txiki bateko giltza eman dit, eta beste gizon gazteago batek gerri bueltan ipintzeko oihala. 25551

Algara batzuk ere egin genituen, gerribueltak oso mamitsuak zirelako. Berria - Kirola   2004-06-18

Gerri buelta zabalxea zuenez, nasaiago ibiltzen zen bakeroekin baino. 25552

Dezenteko gerribueltarekin ikusi genuen otsaila aldean Jan Ullrich. Berria - Kirola   2004-06-18

Gazteena gizon sendoa zen, luze eta gihartsua; bestea, aldiz, mozkote eta gerribuelta zabalekoa. 25553

Gerri bueltakoari, berriz, kartutxoak falta zitzaizkion. 25554

9 gerri txori ik gerritxori.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere gerri (3); bere gerria (4); besoa gerri (4); eta gerri (20); eta gerria (10); gerri aldean (9); gerri alderaino (3); gerri buelta (4); gerri bueltan (9); gerri eta (5); gerri fina (3); gerri inguruan (7); gerri inguruko (4); gerri inguruko hezurrek (3); gerri mina (3); gerri parean (3); gerria estutu (3); gerria eta (4); gerria inguratu (13); gerria inguratu nion (3); gerria inguratu zion (3); gerria inguratzen (8); haren gerri (12); haren gerri inguruko (3); nire gerria (4); zion gerria (3); zuen gerria (4); zure gerria (4); zuten haren gerri (3)

bat gerrian (10); bere ezpata gerrian (3); bere gerriaren (3); eskuak gerrian (16); eskuak gerrian jarrita (5); eta gerrian (20); eta gerriaren (5); eta gerriari (3); ezpata gerrian (8); ezpata gerrian eta (3); gerrian eta (12); gerrian ipini (5); gerrian jarri (6); gerrian jarri zituen (3); gerrian jarrita (6); gerrian lotu (7); gerrian lotu eta (3); gerrian lotua (3); gerrian loturik (4); gerrian lotuta (3); gerrian lotzeko (3); gerrian zeraman (4); gerrian zintzilik (5); gerrian zituela (3); gerriaren inguruan (10); gerriaren kontra (3); gerrira eraman (3); gerriraino biluzik (4); gerriraino iristen (7); gerriraino jaitsi (3); gerriraino uretan (3); jarri zuen gerrian (3); pistola gerrian (4); pistolak gerrian (3); ukabilak gerrian (6); zuen gerrian (5); zure gerriaren (3)

argimutilaren gerritik (4); argimutilaren gerritik ateratzen (4); eta gerritik (27); eta gerritik behera (3); eta gerritik gora (5); eta gerritik heldu (5); gerritik ateratzen (4); gerritik behera (26); gerritik behera biluzik (4); gerritik eta (3); gerritik goiti (7); gerritik gora (37); gerritik gora biluzik (14); gerritik hartu (5); gerritik heldu (48); gerritik heldu eta (20); gerritik heldu nion (3); gerritik heldu zidan (4); gerritik heldu zion (5); gerritik helduta (19); gerritik heltzen (8); gerritik kendu (3); gerritik oratu (7); gerritik pasatu (3); gerritik tinko (4); gerritik zintzilik (8); gerritik zintzilik zeraman (4); gerriz gora (4); niri gerritik (3); zion gerritik (4); zuen gerritik (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus