Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ontziraleku iz ontziratzeko lekua.

Donostian, esaterako, murgiltzeko lau gune arriskutsu daude: uharteko ontziralekua, Club Nauticoko baranda, Loretope eta teniseko gunea. Berria - Euskal Herria   2004-08-27

Antolatzaileak esan digu berehalaxe datorrela ibaiontzia, esku telefonoz abisatu berri diote honen aurretik dagoen ontziralekutik, Waterloo Bridgetik, irten dela oraintxe bertan. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 194. orr.

Ur-azala arrailatzen zuen ferryak laprast egiten zuen eta, mareak bere altzoan eramanik, astiro-astiro iristen zen ontziralekura. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 19. orr.

Ibilaldi bat egingo zuen hiriko kale zikin eta zabortsuetan zehar East River-eko ontziraleku hartaraino. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 331. orr.

Beherago Harlandeko kai eta ontziralekuak zeuden, korrontean gora Hegoaldeko lurraldeetatik zetozen ontzien zain. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 17. orr.

Oinak babaz beteta zeuzkan eta leher eginda zegoen, baina ferrya ontziralekutik ibaiaren ur izurtuaren gainean zamalkatzen aldentzean, halako inurridura bero bat sentitu zuen zainetan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 20. orr.

Zeruertz kedarreztatuaren kontra, gabarrak, baporeak, zentral elektrikoak, ontziraleku estaliak, zubiak. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 377. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus