Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pedagogo iz pedagogian aditua den pertsona; irakasteko dohaina duen pertsona.

Horietarik zen Jean Etxepare jaun medikua eta aparteko pedagogoa bera. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 129. orr.

Filosofiaren pedagogo da Warburton mundu anglosaxoian. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 20. orr.

Hala da F. W. Foerster (1869-1966) pedagogo eta pazifista militantearen kasuan. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 32. orr.

Pedagogo eta irakaslea da aspalditik, eta eskarmentu nahikoa du, batez ere beharrizan bereziak dituzten ikasleen alorrean: ezinduak, eremu pobretuetan diren ikastetxeetakoak, ikasle etorkinak... Berria - Euskal Herria   2004-03-25

Vogelek, heziketa sexualean aditua zen pedagogoak, sexuarekin zerikusia zuen guztia "zerrikeria nazkagarri" gisa aurkezten zuen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 38. orr.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.000 pedagogo terapeutiko inguru dago. Berria - Harian   2005-12-22

Familia bidezko transmisioa goratzen dute gaur egungo pedagogo, psikologo eta bestelako apaiz laikoek. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 86. orr.

Herri baten lehenengo pedagogoa bere erakunde publikoak dira. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 68. orr.

Pedagogoen mugimendua da XVIII. mendeko eraikin burgesaren zutabe nagusia. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 12. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus