Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ontziratze 1 iz itsasontzian sartzea.

Ontziratzeak eta lurreratzeak, italiarrekin eta falangista espainiarrekin izandako gorabeherak kontatzen jarraitzen du Dupuyk. Bobie ontziaren M. Jokin Urain   «Errotarria» - 35. orr.

Georges Dupuy arduradunaren ahotik jasoa ematen du Steer-ek Santoñako ontziratze eta ihesaren berri: [...]. Jokin Urain   «Errotarria» - 33. orr.

Ontziratze kaira hurbilduko zen eguerdia baino lehen, eta, han, polizia errukigaberen batek ontzira igotzea galaraziko zion indarrez! Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 99. orr.

2 hegazkinean sartzea.

Ezustean harrapatu nau, ontziratze gelara sartzekotan geundela, azafataren aurrean besotik heldu, eta kontutxoak egiten hasi zaidanean. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 125. orr.

Hegaldia atzeratuta zetorrela jakinarazi zuten, ontziratze atera iritsi nintzenean. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 215. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus