Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sastada (orobat zaztada) 1 iz sastatzea; gauzaki sarkor batez eginiko zauria. ik ziztada; sastako.

Gero Seigarrenek sastada egin zion izterrean -sugearen hozkada balu bezala-, aitzakia gisa erabil zezan ez zelako garaiz heldu tabako-hostoen harrak astintzera. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 48. orr.

Gizon batek TAOko langile baten aurka egin eta hainbat sastada eman zizkion langileari. Berria - Euskal Herria   2004-04-23

C. hil zuen lepoan sastada bat emanda. Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Hogeitaka sastada zituela, eta odolustuta hil zela. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 56. orr.

Haren hortzen sastada sentitu nahi zuen lepoan, hilezkortasuna eskuratu, eta jendearen odol gorriaz ezpainak margotu. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 92. orr.

Larri egon zen denbora batean, sastadak birikak zulatu baitzizkion. Berria - Kultura   2006-04-11

Zurbil zegoen laguna, arnasa ere ahalik eta pausatuen hartzen ahaleginduz, biriketan airea sartzeak berak bizkarreko ornoan zuen sastada gaiztotuko balio bezala. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 143. orr.

Ohitu egin nintzen dutxa hotza hartzera eta lokietako sastadei jaramonik ez egitera. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 24. orr.

Txapeldunak sastada nabaritu zuen belaunean eta partida bertan behera uztea erabaki zuen. Berria - Kirola   2004-10-06

Buruzagien oihuak oihu, zartailuen sastadak sastada, liskarrak eta ezpatak agertu ziren. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 257. orr.

Bidezidorrean behera hartu zuen gero, ezker-eskuin zeuden ote zuri, garo eta asunen sastadei erreparatu gabe. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 12. orr.

Ohitu egin nintzen dutxa hotza hartzera eta lokietako sastadei jaramonik ez egitera. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 24. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Saruman Frodoren ondotik iragan zenean, eskuan zeraman sastakaiak distira egin zuen, eta sastada arina luzatu zion. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 376. orr.

Sastada hilgarria emateko asmoz. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 225. orr.

Sastada hotza sentitu zuen izterrean. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 216. orr.

Orduantxe jabetu nintzen, izter batean sekulako sastada hartzearekin batera, egunak generamatzala, edo asteak, mokadurik probatu gabe! Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 155. orr.

3 irud/hed

Euskaldunok gure lurraldetasuna nola bizi dugun, horren gaineko sastada ironikotzat hartu behar zen, batez ere. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 20. orr.

Hobeto bereganatzen ditu bizitzaren kolpeak, maitasunaren sastadak barne, gazteak baino. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 55. orr.

Eta nola sentitu nuen orduan ezintasunaren sastada erraietan, bizitzaz etsirik banengo bezala eta bizitzarekin etsaiturik! Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 508. orr.

Lagun katolikoek, haren exakzioen sastada pertsonalki zein ahaldunen bitartez hartzen zutenean, hitz garratzak erabiltzen zituzten haren kontra. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 236. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ikusiko duzu nola desagertzen diren berehala min-sastadak. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 35. orr.

Bizkarra laztandu dio, hitz samurrak esan dizkio, mingain-sastada biziei begira egon da, eta bihotza beratu zaio. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 105. orr.

Etsipen sastada bat sentitu zuen haien aurpegietan mesfidantza zantzuak aurkitzerakoan, baina laster otu zitzaion ezinezkoa zela ezagut zezaten. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 233. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus