Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ontziteria 1 iz sukaldeko ontzien edo kidekoen multzoa.

Sukalderaino joan, aurreko mantal txiki bat bere gerri oparoan lotu eta nik garbitu berri nuen harraskako ontziteria garbitzen hasi zen berriro. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 201. orr.

Ez sukaldeko ontziterien hotsik, ez bestelakorik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 190. orr.

Sukaldea huts-hutsik utzi dute: mahai-tresnak, ontziteria, tresna elektriko txikiak, den-dena. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 230. orr.

Ontziteria ere bazen izkina batean, garbiki bildurik katiluak, dutea edo kafearen apailatzeko doia, platerak... Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 114. orr.

Zilarrezko ontziteriaren diseinua aitzakiatzat hartuta. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 243. orr.

Zilar eta urre guztia, eta brontzezko zein burdinazko ontziteria osoa Jaunarentzat dira; haren altxortegira eramango ditugu. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 27. orr.

Arropa, janaria, liburuak, ontziteria... dena lurretik, dena triskatuta. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 121. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zilarrezko kafe-ontziteriaren aurrean eserita, azukreontzia eskuztatzen ari zen azkazal zorrotz arrosak zituzten bere atzamar zuri perretxiko itxurakoez. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 256. orr.

3 ontzidia.

Hiram erregearen ontziteriak ere, Ofirko urreaz gainera, sandalo-zur ugari eta harribitxiak ekarri zituen. Elizen arteko biblia   1 Erg 10,11

Seleukoren seme Demetrio Tripoliko portura heldu zela gudu-talde handi batekin eta ontziteriarekin. Elizen arteko biblia   2 M 14,1

4 (hitz elkartuetan)

Salomonek itsas ontziteria eginarazi zuen Etzion-Geberren. Elizen arteko biblia   1 Erg 9,26

Ez da juzgatu behar Europa estatu partikular bat bailitzan, merkantzi ontziteria berak bakarrik egingo lukeen estatua. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 116. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus