Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pedaleatu (orobat pedalatu), pedalea, pedaleatzen du ad bizikletan, pedalei eragin. ik pedalkatu.

Abiada guztian pedaleatu zuten Gruaro aldera, kantuan. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 138. orr.

Eta geldiro pedaleatzen zuen, isilik. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 197. orr.

"Mailhouns" elkarteak baditu txirrindola tandemak, birazka ibiltzeko gisan, aitzinekoak gidatuz gibelekoak kirola eta aire ona preziatzen baititu pedalatuz. Herria   2003-05-29

Gero, bakoitzak bere etxe aldera pedaleatu zuen, bihotza garaipena harengatik arin zuela. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 141. orr.

Oinezkoetaz bestalde, badira bizikletetan ari direnak eta noiztenka ere ikus daitezke hiru errotetako tresna berezi batzu, zeinetan erdi etzanik pedalatzen ari baitira gogotik. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus