Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nahasle 1 izond nahasten duena. ik nahasgarri.

Funts paradoxikoa [...] eta enigmatikoa (inkontziente ere baita), nahaslea eta traumatikoa batzuetan. Berria - Harian   2006-05-06

2 aipatzen dena nahasten duen pertsona.

Bestetik aldiz Francis Carricart zuten, karta nahasle ona. Herria   2002-10-10

Baina gero Jim maitemindu egin zen soinu-nahasletako lankide Martha Ives-ekin, eta hor amaitu zen guztia. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 283. orr.

3 nahasmendua sortzen duen pertsona. ik nahastaile 2.

Agitadore edo nahaslea -gogoratzen ari nintzen-, finantzaria, herriko batzordeko partaidea, asaldaria, armadaren izen onaren zikintzailea, milizianoa, salataria, medikua frontean, propaganda zabaltzaile zorrotza eta zinikoa... Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 183. orr.

Legegabeak bilatu eta pertsegitu egin zituen eta herriaren nahasleei su eman. Elizen arteko biblia   1 M 3,5

Han, istiluen arrazoiak hobeto ezagutu ondoren, ez zuen nahasleengana jo, Aita santu Honoriorengana baino. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1121. orr.

Aldiz Inglaterran ere ez dira batere fida, holako nahasle batzuen beldurrean dira Eguberriko egun horiek hurbiltzeari. "Eliztar" diodanean, hona Jaungoikoarengandik hurbil egotera etortzen diren gizon-emakume prestuei buruz ari naiz, eta ez inola ere beraien prestakuntza militarraren erakustaldia egitera etortzen diren herri-nahasleei buruz. Herria   2003-12-04

Kulpa gurea da utzi egiten dizugulako kale-nahasle horiek bezala janzten. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 26. orr.

· Ezkontza-nahasle izendatuko dute eta urdanga deitura ezarriko harekin nahasi denari. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 31. orr.

4 (izenondo gisa)

Baina petrolioaren prezioa gorantz bultzatzen duten beste elementu «nahasle» batzuk bere horretan daude. Berria - Ekonomia   2004-08-18

1.200 xihita badituela irakiar poliziak arrastatuak dio Allaoui kargudun berriak eta ere 300 hil badituztela jadanik amerikanoen laguntzarekin hilak kargudun berrietara bildu nahi ukan ez dutenak, oraiko buruzagiek diotelarik ez dutela holako kontrario nahaslerik onetsiko beren lurrean. Herria   2004-08-12

5 bazter-nahasle ik nahastekari.

Frankismoaren azken urteetan, gure auzoa ideologien eltze eta egosleku bihurtu zen; inondik ere, inguruetako herri zein auzoetako bazter-nahasleei txoko egokia iruditu zitzaien gurea, non zer suma ibiltzeko. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 56. orr.

Ezta burutik pasa ere horrelako txorakerietan sartzea! bestela ere nahiko beldur ematen didazu hor Frantzian horrenbeste gorri eta bazter-nahasleren artean. Berria - Kultura   2004-10-23

Bazter nahasle multxo bat zela ari desmasia egiten eta heieri behar zela gogor egin. Herria   2001-08-02

Polizia batek gizatxarren eta bazter-nahasleen aurrean amore ematea ere... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 48. orr.

Eta, han zeukatean, kondenen agiritegian, nire bazter-nahasle aurrekaria; "bazter-nahasle matxinoa", Hanleyk deitu zidanez. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 184. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bazter nahasle (17)

bazter nahaslea (3); soinu nahaslea (3)

bazter nahasleak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus