Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marmario (orobat marmari; Hiztegi Batuan marmario agertzen da) 1 iz marmarra.

Emakume batzuen marmarioa entzutea iruditu zitzaidan, hizketan, urrunera. Jon Maia   «Riomundo» - 17. orr.

Marmario handi batek erantzun zion, eta segizioaren atzetik joateko ideiak baretu zuen jendea. Jon Maia   «Riomundo» - 72. orr.

Marmario batzuk gelan. Berria - Euskal Herria   2006-04-09

Bere begiz ikusi ez balu ere, gazteluko armagizonen so eta marmari likitsetan sumatuko zuen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 75. orr.

Neskaren ahotsa entzuten zuen mutilak, eta datilondoen hostoetan haizeak eragiten zuen marmarioa baino ederragoa iruditzen zitzaion. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 137. orr.

Uraren marmario atergabe, ia isilak lasaitzen zuen lekua. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 85. orr.

"Mundu osasuntsuago baten alde", egin zuen Edgarrek marmario ni ikustean. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 88. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kalearen goiko aldetik, zurrumurru bat zetorren plazarantz, marmario erreka bat kalean behera, eta bere pasaeran atariz atari aterarazten zuen jendea, berbaroa ozenduz. Jon Maia   «Riomundo» - 58. orr.

· Villonaren kanta-marmarioa ere, berriz, edozein nahasteko modukoa zen; eta automobilaren zarata, gainera. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 64. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus