Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sastar izond itsusia eta txarra.

Beti ikusiko duzu traje sastar dotore-nahi batez jantzirik. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 53. orr.

Han etorri zen osaba, radio-trepeta sastar batekin. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 187. orr.

Maisu Txikiak bazuen denda sastar bat Fucar kalean, eta han egon ohi zen sarritan bere alaba Silveriarekin. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 122. orr.

Victoriok bazuen joko-etxe sastar bat Olivar kalean, debekatutako jokoetara jokatzen zena, eta taberna bat Leon kalean. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 124. orr.

Hiriaren periferia hartako pinudi sastar batera. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 42. orr.

Kontua da egonkortu bezala egin dela bere euskara maila eta gu hizkera eta intonazio sastar hori gauza normala dela pentsatzen hasiak garela. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 81. orr.

Hortz artean nerabilen melodia sastar eta patetiko harekin. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 125. orr.

Gaztetxeko bonbillak itzali eta oholtzako argi sastarrak piztu zituzten: gorri bi, urdin bi eta laranja. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 50. orr.

Berak aparkatzeko maniobrari ekin eta, trabeska begiratzen zien txoferrari erdiko hatzaz keinu sastar bat egin zion Dimasek. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 86. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus