Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sastatu, sasta(tu), sastatzen [35 agerraldi, 17 liburu eta artikulu 1ean] 1 du ad sastakaia sartu. ik sastakatu.

19 urteko mutila igande goizean hil zuten labana batekin sastatuta, Poliziaren arabera, «diru kontuengatik». Berria - Euskal Herria   2006-01-03

Ateratzen dut aiztoa jakatik, eta Kolomanen sabelean sastatzen dut. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 104. orr.

Ezpatari batek, sabelean hondoraino sastatzen zutelarik, ez zuen nik adinako ziztadarik sumatuko erraietan. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 221. orr.

Denver lanera eramateko etorri zela gizon zuria, eta Sethek sastatu egin zuela. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 358. orr.

Urkilek burua sastatzen zioten. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 238. orr.

Tenedorearen puntan sastaturiko patata frijituak hortzartean kras-kras hausten. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 106. orr.

Ezpatari batek, sabelean hondoraino sastatzen zutelarik, ez zuen nik adinako ziztadarik sumatuko erraietan. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 221. orr.

Bezeroak ikusten nituen, nire eskoteko loreak jan nahian edo, hortzak nire lepoan sastatuz. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 43. orr.

Damak orduan ustekabeko minak sastaturik bezala begiratu zion, zurbil. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 61. orr.

2 irud/hed

Oraintxe bost urte pasatxo, eta atletaren heriotzak sastatuta, Andoni Egañak Euskaldunon Egunkaria-n argitara emandako agur gutuna dut hori. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 111. orr.

Lore adinera hel berri den zaldia, maitasun hegodunaren ezproiak sastaturik, behor artean berotzen denean. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 367. orr.

3 (era burututa izenondo gisa)

Orein eta zezen sastatuen iduriak. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 175. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus