Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sabana 1 iz lautada zabala zuhaitzik gabekoa.

Sabana, tundra, hosto erorkorreko baso epela, euri oihan tropikala, basamortu beroa eta taiga bezalako biomak aurkitzen dira mundu zabalean. Berria - Gaiak   2006-04-16

Oihanak eta sabanak, sabanak eta oihanak zeharkatu ondoren. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 571. orr.

Zuhaitzetatik sabanara jaitsi ginen, eta beste animalia prestatuago, azkarrago eta indartsuagoei aurre egin behar izan genien. Nola Afrikako sabanetako tribuetako nerabeek, beren gizontasuna frogatzeko, lehoi ehizan bildutako ebatondoak erakutsi behar dituzten, [...]. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 264. orr.

Merkatuan parte hartzen duten enpresa pribatuek etengabe ari dira lehian, nor baino nor, gazelak Afrikako sabanan lehoien ihesi bezalatsu. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 71. orr.

Haren gau hartako musika dei ilun eta lizun bat zela, tigre eriaren orroa, sabana handian abisua zabalduz. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 28. orr.

2 (neurriekin)

Soja laborantzak 22 milioi hektarea baso eta sabana suntsituko ditu Hego Amerikan. Berria - Gaiak   2004-09-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus