Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gertaera [2643 agerraldi, 186 liburu eta 745 artikulutan; Egungo testuen corpusean 24.583 agerraldi] 1 iz gertatu den gauza, gizakiarentzat gorabeheraren bat duena. ik gertaldi; gertakizun; gertari; gertakari 3.

Ezin ikusizko gertaera horiek izumen arrunt bat baizik ez diote eragin. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 317. orr.

Gertaera bateko une bat irudikatu nahia utopia da. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 219. orr.

Kontatzea mesedegarri izan daitekeen beste gertaera bat datorkit gogora. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 320. orr.

Gertaeren lekuko izandakoei entzuna. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 179. orr.

Gertaeren bestelako kontakizuna egin zuen, ordea, Caballero kontseilariak. Berria - Euskal Herria   2004-09-01

Manifestarien bertsioa gertaerei buruz. Berria - Euskal Herria   2004-08-13

Hiru lapurren gertaera hau. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 992. orr.

Saihets daitezkeen gertaerak. Berria - Gaiak   2004-06-24

Injustuak diren gertaerak salatzeko. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 209. orr.

Gertaeraren azalpenik ez da oraingoz. Berria - Ekonomia   2004-10-20

Gertaera goizeko bederatzietan izan zen. Berria - Euskal Herria   2004-01-20

Epaitu nahi duten gertaera 2003ko otsailaren 22an jazo zen. Berria - Euskal Herria   2004-02-12

Beltzaran txikiak ezpainak hozkatu zituen, beldurra zeukan, gertaerek gainditurik sentitu zela ematen zuen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 265. orr.

Gertaera historiko guztien datak oker, ibai guztien kokalekua oker. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 146. orr.

Hurrengo eguna gertaera bitxi eta asaldagarri batekin hasi zen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 166. orr.

Gurasoek kontatzen zizkiguten gertaera harrigarri haiek. Elizen arteko biblia   Epa 6,13

Gertaerak egoskorrak dira. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 17. orr.

Zergatik, orduan, hainbeste buelta hain gertaera arruntari? Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 169. orr.

Epailearen lanbidea gertaerak ziurtatzea da soil-soilik. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 51. orr.

Hobe nuela neuk hartzea gertaera guztiei aurrea. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 110. orr.

Etxerako bidean azken gertaerak argitzen saiatu zen. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 219. orr.

Bi gertaeren arteko loturak. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 171. orr.

Ardo zahagien gertaera. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 77. orr.

Lekuko izan nintzen gertaerei buruzko galdera batzuk egin zizkidan segidan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 259. orr.

Gertaera baten probabilitatea aldeko kasuen kopurua zati kasu gertagarrien kopurua da.   - 370. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gertaera hutsalena ere abentura bilaka dadin, beharrezkoa eta aski da hura kontatzea. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 80. orr.

Gertaera erabakigarria agitu zitzaion hamabost urte zituela. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 264. orr.

Gertaera nahasietan sartu eta haietatik nola atera ez dakiten gizonak. Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 145. orr.

Gertaerarik lazgarrienak amesten zituzten. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 335. orr.

Bi gertaera jakingarri kontatzen ditu. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1147. orr.

Mirari eta gertaera harrigarriak. Elizen arteko biblia   Jkd 8,8

Gertaera miragarriok Erromako Aita santuaren belarrietara iritsi ziren. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 260. orr.

Erdi Aroan mirarizko gertaera orori ematen zitzaion garrantziagatik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 423. orr.

Gertaera tragiko bat dela medio. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 11. orr.

Gertaera positiboak eta negatiboak, onak eta txarrak. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 13. orr.

Gertaera sozialen eta sinbolikoen eragileen arazoa. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 169. orr.

Danborrada gertaera militar baten parodia denez. Askoren artean   «Rataplan» - 38. orr.

Elezaharrak oinarri duen gertaera historikoa [...] Analesen bildu zuen Aleson-ek. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 198. orr.

Nik deskribatzen dudana gertaera fisikoa da erabat. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 97. orr.

Bi gertaera diakronikok gertaera sinkroniko bat sortu dute. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 125. orr.

Berrikuntza hori gertaera fonetiko soila da. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 251. orr.

Gaztaroko gertaera alai haien nostalgia. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 100. orr.

Aurkikuntza gehienak eta baliagarrienak alboko eta ustekabeko gertaeretatik etorriak direla. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 164. orr.

Etorkizuneko gertaerek ikaratu egiten naute. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 38. orr.

Elkarren kontrako gertaerak. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 85. orr.

Edozein gertaera benetako baino bistakoagoa zen gertaera hura. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 169. orr.

Edozein huskeriagatik, edozein gertaera axaleko dela medio. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 32. orr.

Gerrako gertaera larri batzuen berri izan dut. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 96. orr.

1956ko Hungariako gertaerek. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 10. orr.

Elektrizitate indarra, hipnosia, borondatearen igorpena, sugestioa, magnetismozko gertaera guztiak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 249. orr.

Ezin ikusizko gertaera horiek izumen arrunt bat baizik ez diote eragin. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 317. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baina gertaera-segidaren ordenaren arabera ere definitzen da kontaketa. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 230. orr.

Hortik aurrerako gertaera-katea ez dago oraindik guztiz argitua, baina hara zein den azken emaitza: inguruko nerbiozelula batek seinale elektriko bat sortzen du, eta garunera igarotzen da seinalea. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 102. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mendebaldeko iraultza-gertaeren ondorioengatik. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 182. orr.

Argi-dardara argi gertaera periodiko guztietan agertzen denez. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 36. orr.

Hainbat eta hainbat ekonomia eta politika gertaera aztertzerakoan. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 51. orr.

Zenbait lekutan antisemitismo gertaerak ari omen dira sortzen. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 314. orr.

Delitu gertaera zehatzik ez dagoenez. Berria - Harian   2005-03-19

Hizkuntza gertaerak aztertzerakoan. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 113. orr.

Hizkuntza inoiz ez da gizarte gertaeratik kanpo existitzen. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 108. orr.

Ikusten da, beraz, lexikologi gertaera sintaxi gertaerarekin nahas daitekeela funtzioaren ikuspuntutik. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 172. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

antzeko gertaera (4); bai gertaera (4); baina gertaera (19); bateko gertaera (5); benetako gertaera (7); beste gertaera (18); beste gertaera bat (8); beste gertaera batzuk (4); beste zenbait gertaera (4); beti gertaera (4); bi gertaera (29); bi gertaera horiek (7); bizitzako gertaera (10); da gertaera (27); daiteke gertaera (4); den gertaera (10); dira gertaera (6); diren gertaera (10); dituen gertaera (7); du gertaera (13); duen gertaera (17); duten gertaera (15); edo gertaera (9); edozein gertaera (6); erakutsi gertaera (4); ere gertaera (6); eta beste gertaera (4); eta gertaera (70); eta gertaera asko (4); eta gertaera bat (4); ez da gertaera (8)

gertaera asko (9); gertaera bakana (5); gertaera bakar (4); gertaera bakarra (4); gertaera bakartu (4); gertaera bakoitza (5); gertaera bat (80); gertaera bat da (4); gertaera batean (5); gertaera batek (15); gertaera baten (24); gertaera baten aurrean (4); gertaera batetik (4); gertaera batzuek (4); gertaera batzuen (6); gertaera batzuetan (4); gertaera batzuk (16); gertaera bera (5); gertaera bitxi (9); gertaera bitxi bat (4); gertaera da (8); gertaera den (4); gertaera diakroniko (5); gertaera diakronikoak (6); gertaera eta (20); gertaera ez (5); gertaera fonetiko (8); gertaera guztiak (19); gertaera guztiek (6); gertaera guztien (7); gertaera guztiz (6); gertaera haiek (19); gertaera haien (4); gertaera hain (4); gertaera handi (4); gertaera haren (15); gertaera hari (4); gertaera hark (13)

gertaera harrigarriak (4); gertaera hartaz (7); gertaera hau (21); gertaera hauek (23); gertaera hauen (7); gertaera historiko (20); gertaera historiko bat (4); gertaera historikoa (6); gertaera honek (13); gertaera honen (7); gertaera honetan (7); gertaera hori (33); gertaera horiek (47); gertaera horiek guztiak (7); gertaera horien (12); gertaera horietako (6); gertaera horrek (26); gertaera horren (22); gertaera horretan (4); gertaera horri (6); gertaera hura (26); gertaera izan (11); gertaera jakin (9); gertaera larri (9); gertaera latz (5); gertaera lazgarri (8); gertaera lazgarriak (4); gertaera nagusiak (6); gertaera orokor (4); gertaera oso (9); gertaera oso larria (4); gertaera politiko (4); gertaera salatu (4); gertaera salatzeko (5); gertaera sinkronikoa (4); gertaera triste (6); gertaera txiki (5); gertaera xume (4)

hainbat gertaera (11); halako gertaera (4); hiru gertaera (4); historiako gertaera (5); hizkuntza gertaera (7); horrelako gertaera (5); izan zen gertaera (7); izandako gertaera (6); nuen gertaera (4); zen gertaera (14); zenbait gertaera (10); ziren gertaera (8); zituen gertaera (6); zuen gertaera (24); zuten gertaera (8)

azken gertaerak (11); baina gertaerak (9); bi gertaerak (6); diren gertaerak (11); ditu gertaerak (4); duten gertaerak (4); egunotako gertaerak (4); eta gertaerak (20); gertaerak argitu (5); gertaerak argitzeko (10); gertaerak berak (5); gertaerak dira (6); gertaerak ere (4); gertaerak eta (18); gertaerak ez (8); gertaerak izan (7); gertaerak kontatu (5); gertaerak kontatzen (8); gertaerak kontuan (4); halako gertaerak (10); herenegungo gertaerak (4); horrelako gertaerak (8); zituen gertaerak (4)

da gertaeraren (4); diren gertaeren (5); eta gertaeraren (6); eta gertaerei (4); eta gertaeren (16); eta gertaeren berri (4); filtroko gertaeren (4); gertaeraren berri (8); gertaerari buruz (4); gertaerei buruz (10); gertaerei buruzko (11); gertaerek ez (7); gertaeren artean (4); gertaeren aurrean (10); gertaeren berri (17); gertaeren berri ematen (4); gertaeren bertsio (5); gertaeren eta (5); gertaeren harira (7); gertaeren inguruan (7); gertaeren lekuan (4); gertaeren lekuko (4); gertaeren ondoren (6); halako gertaerek (7); halako gertaeren (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus