Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

onuratsu izond onuraz betea. ik onuragarri.

Nire zorionaren ideia hori bera lagungarri baliaturik, sarri sentitu nituen ideia haren ondorio onuratsuak. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 414. orr.

Negozio bereziki onuratsu bat egin ondoren, familiarekin bakarka gelditu eta, aztoratuta, beste negozio oraindik ere erakargarriagoak eta oparoagoak taxutzen hasten den merkatariaren moduan. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 105. orr.

Elikagaiak prozesatu egingo dira, berez ez dauzkaten nutriente onuratsu batzuk har ditzaten. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 51. orr.

Handik aurrera, errazagoa eta onuratsuagoa gertatu zitzaion dena. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 335. orr.

Gorputzentzat bezala arimentzat ere bi motatako elikagaiak daudela: batzuk osasungarri eta onuratsu, besteak hilgarriak eta kalterako. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 57. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus