Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pedigri (orobat pedigree) 1 iz etorki bikaineko zaldi, txakur, katu eta kidekoen aurrekoen multzoa. · hed

-Brialy horrek, bere pedigree frantses eta guzti, ez dauka ideiarik ere emakumeen belaunak ferekatzeaz -ekiten dio Fernandok. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 58. orr.

Gogoan daukat, 68ko maiatz ospetsuaren urteurrena izan zitekeen [...] eta orduko mobidaz galdetu geniola, bere pedigri progrea zela-eta seguru asko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 31. orr.

Porte d'Ivryn atera ginen metroaren besoetarik: sustrai goraipatuak, pedigree urgulutsuak, nor baino gehiagoko nortasun kulturalaren ohizko ezaugarriak ezabatzen ziren burdinezko eta altzairuzko sugearen arroiletako izen eta izan gabetasunean. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 188. orr.

Ideologiaren mendean, berben pedigriak baldintzatu du egilea ez eze kontatu nahi izan duena bera ere. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 46. orr.

2 animalia baten genealogiaren berri ematen duen agiria.

Txakurrak kalean harrapatu eta, pedigria faltsifikatuta, haiek saltzetik bizi zen. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 302. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus