Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

satan 1 iz/izond deabrua.

-Fuera, satan hori! ez nauk nire eginbeharretik aterako. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 293. orr.

-Astopito satanak, zuen amen alu zikinean ezar esku kakazu horiek! Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 45. orr.

2 Zuberoako pastoraletako pertsonaia.

Mauleko pastoralaren beste lorpen oso handia izango da, aldiz, 18 satan oholtza gainean agerraraztea. Berria - Kultura   2004-07-04

Satanak eta joteroak, bikain. Berria - Kultura   2004-07-27

Dantzak ere lekü hanitx hartzen dü, hainbeste satanekin. Herria   2002-09-26

Sophie Larrandaburu dabil kantu zuzendaritzan, eta Jean Etxegoienek dihardu Satan dantzariak eskolatzen. Berria - Kultura   2006-03-21

3 (hitz elkartuetan)

Azken bi mendeetako bilakabidearen emaitza dira maskarada eta pastoraletako satan dantzetako urrats segidak. Berria - Kultura   2006-02-10

Dantza ezagutza akademiko hori zekarten gazteek etxera itzultzean maskarada eta pastoraletako jautzi, barrikada eta satan dantzetan txertatu zituzten urrats eta teknika berriak. Berria - Kultura   2006-02-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus