Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

indi gaztaina (orobat indigaztaina g.er.) iz zuhaitz handi eta abartsua, hostozabala eta lore-zuria (Aesculus hippocastanum).

Indi gaztainen gerizpean eseri eta jatetxetik ateratako garagardo eta limonadak edatera. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 154. orr.

Tabernan edaria hartu eta kanpora atera ginen Indi gaztainen azpian esertzera. harrizko banku batean eseri eta Indi gaztaina baten azpian argiak utzi arte irakurtzen gelditu ahal izatea. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 362. orr.

Kaleak Indi gaztainak zituen alde banatan. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 64. orr.

Indigaztaina erori berriei ostikadak emateko sekulako gogoa sortu zitzaidan. Iban Zaldua   «Itzalak» - 13. orr.

Lehengo xendra orain bidea zen, baina oraindik Indi gaztainek arkupea egiten zioten beheko belarrari. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 131. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus