Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

opa 1 iz eskaintza, oparia.

Esker on isilez hartu nion opa. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 184. orr.

2 desira, nahia.

Urte berriari buruz zabaldu ditu bere agiantzak eta opa beroenak herritar guzieri. Herria   2005-01-20

4 (hitz elkartuetan)

Haren etxea lurrarekin berdindu beraren begien aurrean, eta hondamendia eta heriotza zin-opa zien haren adiskide guztiei. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 60. orr.

5 opa egin opa izan. ik opatu.

Prodiren garaipena onartu zuen eta zorte ona opa egin zion. Berria - Mundua   2006-04-20

Auzo guztia gurekin lasterka joan zen, gu besarkatuz, ongi etorria opa eginez. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 31. orr.

Hura entzun, aurpegia iturri publikoan murgildu, eta ni gabe jarrai zezatela egin nuen opa. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 14. orr.

Besarkatu egin gintuen, eta, adio gisa, hurrena herrialde libre batean elkar ikus genezala egin zigun opa. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 97. orr.

Eman egin behar zaio, izan ere, lurrari; opa egin behar, gero zerbait kenduko bazaio, eta horregatik da lurra faltsua eta ustela nekazariarentzat. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 211. orr.

6 opa izan, opako du ad norbaitentzat zerbait nahi izan. ik opatu.

Nik ez diot muzin egin profeta izateari; halere, ez dut opa izan zoritxar-egunik. Elizen arteko biblia   Jr 17,16

Ez zion inolako gaitzik opa, inondik inora ere, baina irrika biziz espero zuen euren etxetik alde egingo zuen eguna. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 197. orr.

Begirik bildu ezineko gau luzeak opa ditiat. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 76. orr.

-Gizagaixo bat naiz, baina zintzoa, eta ez diot inori kalterik opa. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 87. orr.

Eta heriotza opa izan zuen: "hobe dut hil, bizi baino!". Elizen arteko biblia   Jon 4,8

Bere prediku guztietan, bildutakoei Jainkoaren hitza iragarri aurretik, bakea opa izaten zien esanez: "Jaunak eman diezazuela bakea!". Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 196. orr.

Osasuna eta bakea opa dizuet guztioi. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 105. orr.

Opa biezaiote bakea Jerusalemi: lasai bizi bitez maite zaituztenak! Elizen arteko biblia   Sal 122,6

Zorte ona opa izan nion alde egitera zihoala, eta gero bakarrik geratu nintzen ostera ere gelaxka hartan. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 351. orr.

Barruan zegoenari kanpoa opa izatetik berriro barrua opa izatera pasa da gauza. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 179. orr.

Pentsatu nuen bikotea esnatu, dena kontatu eta suerte ona opako niela. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 183. orr.

Berehala ulertu zion apaizak, eta, gogo onez opako ziola, esan zion, eskatzen ziona. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 95. orr.

Zure arimak [...] irrikatu eta opa bezain sarriro idatzi ez badizut ere, ez zaitez harritu, ez eta uste izan ere inola, zuganako maitasunaren suak zure amaren erraietan gar txikiagoa duenik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1203. orr.

Elkarri gau ona opa, eta, geroko utzi gabe, lotara joan ziren denak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 468. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azkar sendatzea opa (3); bihotz bihotzetik opa (3); gabon opa (3); heriotza opa (6); heriotza opa izan (3); hiltzea opa (3); jainkoak opa (3)

onena opa (18); onena opa diot (6)

opa diat (3); opa die (3); opa diet (6); opa dio (9); opa diogu (7); opa diot (18); opa dizuet (8); opa dizugu (4); opa dizut (20)

opa egin (3); opa eginez (5)

opa izan (20); opa izan zion (3); opa izanez (3); opa izateko (4); opa izaten (3)

opa nion (3); opa zien (8); opa ziola (3); opa zion (18); opa zioten (5)

osasuna opa (6); sendatzea opa (6); sendatzea opa dizut (4)

zoriona opa (6); zoritxarra opa (3); zorte ona opa (15); zorte onena opa (3); zortea opa (3); zorterik onena opa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus