Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

norgehiagoka 1 adlag elkarren lehian arituz.

Kartagotarrekin norgehiagoka ari zirenean. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 82. orr.

Operazioak eta ebakuntzak bata bestearen ondoren egin zizkioten, taldeko mediku guztiak elkarren artean norgehiagoka ari zirela. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 88. orr.

Kanpotarrak norgehiagoka zebiltzan plazako gizon berria ezagutzearren. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 122. orr.

Ikertzaileen artean bi talde egin ziren, norgehiagoka, nork identifikatu lehenago ADNaren atalkako sekuentzia hori, borroka horren atzean interes ekonomiko handiak daudelako, batez ere farmazia industriek bultzatuak. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 90. orr.

Internoen arteko solasak nahiko ergelak ziren, etorki eta hierarkia sozialei buruz norgehiagoka hasten ginenean. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 146. orr.

Eguzkia ilargiarekin norgehiagoka, gorrotoz ere. Berria - Kultura   2004-10-23

Silikonan elkarri norgehiagoka zebiltzan titi erraldoi batzuen artean. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 183. orr.

2 iz lehiaketa, bereziki indarrak neurtzen direna. ik zeingehiagoka.

Haien artean egundoko norgehiagoka izaten zen printzeagandik edozein ohore lortzeko, eta antzeko norgehiagoka printzeen artean, beren kideen kopurua eta suhartasuna zela eta. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 268. orr.

Herriaren eta hiriaren arteko norgehiagoka zen hura, eta ikusmina eragin zuen. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 160. orr.

Koalizio horrek «nazionalisten eta ez-nazionalisten arteko norgehiagoka» areagotu egingo lukeela uste dute. Berria - Euskal Herria   2004-04-08

Denok gelditu ginen isilik, norgehiagoka hura nola amaituko. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 263. orr.

Iragan azaroan hasi zen bi enpresen arteko norgehiagoka. Berria - Ekonomia   2006-01-25

Hala non gure norgehiagoka zaharretan, edertasuna baitzen ausardiaren eta trebeziaren saria. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 62. orr.

3 (kiroletan) ik txapelketa.

Kolonia-n jokatu dira 22 urtez pekoen trinketeko norgehiagoka horiek. Herria   2001-11-15

Nagusien Multzokoan, 8 enborrera jokatu zuten norgehiagoka. Berria - Kirola   2004-03-15

Osasunak ez du inoiz Lehen Mailako norgehiagoka bat irabazi Riazor futbol zelaian. Berria - Kirola   2004-09-12

Final-hamaseirenetako norgehiagoka da, eta Iñaki Esainen kontra neurtuko ditu indarrak gaurko irabazleak. Berria - Kirola   2004-10-22

Baskoniaren eta Panathinaikosen arteko Euroligako norgehiagoka. Berria - Harian   2005-01-27

Joaneko norgehiagoka zen, eta Bartzelonan (Mini Estadin) jokatu zen. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 160. orr.

32-23 bukatu zen norgehiagoka, etxekoen alde. Berria - Kirola   2004-09-23

Norgehiagoka parekatua zen itxuraz hasiera batean, hala iruditu zitzaion behintzat Cesarri. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 65. orr.

Jaap Stam eta Koller handiaren norgehiagoka ere estua izango da. Berria - Kirola   2004-06-19

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Norgehiagoka kontu doilor haiek itzali ziren behin betiko. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 276. orr.

Euskal Herriak bizi duen norgehiagoka egoerari amaiera emango lioke PSOEk. Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Norgehiagoka giro sutsuak zera ekarri omen zien herri-kirolei: azpikeria eta azpijokoa. Berria - Kirola   2004-05-20

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zorririk gizenena eta bizkorrena nork eduki, lehiaketa-norgehiagoka galanta antolatzen omen zitean. Jokin Urain   «Errotarria» - 58. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko norgehiagoka (55); aurkako norgehiagoka (14); azken norgehiagoka (8); beharreko norgehiagoka (5)

erabaki zuen norgehiagoka (3); gaurko norgehiagoka (18); hasiko da norgehiagoka (9); hurrengo norgehiagoka (4)

igandeko norgehiagoka (3); irabazi beharreko norgehiagoka (4); izan zen norgehiagoka (3); izango da norgehiagoka (9); jardunaldiko norgehiagoka (6); joaneko norgehiagoka (4); jokatuko dute norgehiagoka (4); jokatutako norgehiagoka (3); kontrako norgehiagoka (5); lehen mailako norgehiagoka (3); lehen norgehiagoka (14); lehen norgehiagoka jokatuko (3); lehenengo norgehiagoka (3)

norgehiagoka ari (3); norgehiagoka bakarra (3); norgehiagoka bat (8); norgehiagoka batean (6); norgehiagoka berezia (4)

norgehiagoka erabakigarria (3); norgehiagoka erraza (4); norgehiagoka estua (4); norgehiagoka garrantzitsua (5); norgehiagoka gogorra (4); norgehiagoka hasi aurretik (3)

norgehiagoka ikusteko (5); norgehiagoka irabazi (9); norgehiagoka irabaztea (3); norgehiagoka irabazteko (5); norgehiagoka izan (5); norgehiagoka izango (12); norgehiagoka izango da (8); norgehiagoka jokatu (14); norgehiagoka jokatuko (13); norgehiagoka osoan (7); norgehiagoka parekatua (6)

arteko norgehiagokak (8); aurkako norgehiagokak (3); azken bi norgehiagokak (3); bi norgehiagokak (10); gaurko norgehiagokak (4); lehen norgehiagokak (3)

norgehiagokak irabazi (4); norgehiagokak jokatuko (3)

arteko norgehiagokan (7); aurkako norgehiagokan (9); azken norgehiagokan (6); biharko norgehiagokan (4); gaurko norgehiagokan (13)

igandeko norgehiagokan (3); joaneko norgehiagokan (4); jokatu norgehiagokan (4); jokatutako norgehiagokan (5); kontrako norgehiagokan (12); lehen norgehiagokan (11)

gaurko norgehiagokarako (3)

norgehiagokaren amaieran (3); norgehiagokaren atarian (3)

azken bi norgehiagoketan (4); azken norgehiagoketan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus