Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marmota 1 iz ugaztun karraskaria, ile-sarri, buru-lodi eta belarri-txikia, Europako mendi garaietan bizi dena eta negua lotan igarotzen duena (Marmota). ik muxar 2.

Odol beroko hainbatek ere gauza bera egiten du eta negu partea gorputzaren egoera berezi horretan pasatzen dute: hartzek, marmotek, katamusarrek... J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 104. orr.

Urtero 300.000 bale, izurde eta marmota hiltzen dira horrela. Berria - Gaiak   2004-07-17

Txistu hots batek, marmota batenak edo, lau hanketara itzularazi zuen plantigradoa. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 65. orr.

2 irud/hed

-Hara, lotan geratu da gure marmota antiojoduna -barre egin zidan Begoñak-. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 138. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus