Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

noria 1 iz ur-gurpila.

Eskailera kiribila zen, eta igotzeko nekeza, are eta gehiago dagoeneko zaharra zen almuedano honentzat, beharrik ez zizkioten begiak estali behar, norietako mandoei bezala, zorabia ez daitezen. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 30. orr.

Agustinek idatzia zuen jainkogabeak dabiltzaneko labirinto biribiletik salbatzen gaituen bide zuzena dela Jesus; Aurelianok, berriz, arrunkerian ahalegintsu, Ixion-ekin parekatu zituen, Prometeoren gibelarekin, Sisiforekin,[...] ispiluekin, oihartzunekin, noriako mandoekin, silogismo adarbikoitzekin. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 137. orr.

2 jolas parkeetako gurpil handia.

Alemaniarrek errea zuten hiria eta txosnak eta noriak ikusten ziren zutik hondakinen artean. Nik norian zerua ukitzen duen haurraren sentipena nuen. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 35. orr.

Igandez igande etengabe errepikatzen diren hitzak, hitzen zirkulua biraka balebil bezala, noria baten antzera. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 137. orr.

Ezin zuen beti noria berean bueltaka ibili. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 13. orr.

Baina noria honetako gelaxkak bikoitzak ziren. Jon Alonso   «Euskal karma» - 127. orr.

Idazlea baita jolas parke hutsean norian sartuta buelta eta buelta bakar-bakarrik dabilen hagin bako atso zahar eroa. Berria - Kultura   2006-01-03

Estrasburgotik Londresera abiatu ziren solidarioak, eta han, milurtekoaren noriara igo ziren. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 66. orr.

3 irud/hed

Bizkorregi zebilkion burua, pentsakizunen noriatik jaistea lortu ezinda. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 91. orr.

Ezker abertzaleak salatuko luke EAJ berriro ere autonomiaren norian sartu dela, eta alderdi sozialistak esango luke abertzaletasunaren zati handi bat bere errotara eraman duela. Berria - Euskal Herria   2006-01-29

4 (hitz elkartuetan)

Harrisonek noria-gelaxkako atea ireki zidan, buruaz sartzeko gonbita eginez, eta desagertu egin zen. Jon Alonso   «Euskal karma» - 121. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus