Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

satinatu 1 izond satinaren leuntasuna eta distira eman zaiona.

Kretonazko ehun satinatu gehiegi aukeran. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 99. orr.

Gortina gorriek eta soineko luze satinatuek. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 18. orr.

Purpura-koloreko kartazal satinatu handi bat, gainean zilar-itxurako hizkiak zituena. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 110. orr.

Ohar labur bat, hamabi lerro boteretsu, paper lodi satinatu batean Parisera igortzen nizkionak. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 175. orr.

Pentsamendu lore hori batez apainduriko orrialde satinatu batean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 371. orr.

Marraz bitza hire lasterraldi arin eta behaztoparik gabeak ifrentzu satinatuzko paperean glifo alfabetiko haiek. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 131. orr.

2 irud/hed

Berak, bere besoek, bere lepoak ematen zieten fruituei maitasunezko bizitza hori, emakume epeltasun satinatu hori. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 319. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus