Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

normalizatu (222 agerraldi, 8 liburu eta 162 artikulutan; orobat normalisatu g.er.), normaliza, normalizatzen 1 da/du ad normal bihurtu. ik normaldu.

Alcalako unibertsitatearen oinarri izan zen san Ildefontso ikastegiak bere ateak ireki zituen 1508an, baina 1509/10 ikasturte arte ez zen normalizatu unibertsitatearen urratsa. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 15. orr.

Bizileku eta lan baimena da etorkin batek bere egoera normalizatzeko behar duena. Berria - Harian   2006-01-12

Klandestinitatean bizi diren «etorkin guztien» egoera normalizatgu dezaten. Berria - Euskal Herria   2004-03-28

Euskara normalizatzeko plana. Berria - Ekonomia   2004-05-09

Autonomiak hizkuntza normalizatzeko aukera eman zigun. Berria - Kultura   2006-03-07

Normalizatzekoa baino, normatibizatzekoa gehiago. Berria - Kultura   2006-03-07

Zertan dira, baina, geurean euskararen erabilera normalizatzeko ditugun arau eta legeak? Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Euskara idatzi eta mintzatua arauen bidez normalizatu nahian. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 123. orr.

Nola hasi katalana normalizatzen, baldin eta herrialde batzuetan ez bazuten euren burua katalantzat hartzen? Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 106. orr.

«Bakea finkatzea, bizikidetasuna normalizatzea eta adiskidetza ahalbidetzea» dira egitasmo horren hiru xede nagusiak. Berria - Euskal Herria   2004-10-23

2 (era burutua izenondo gisa)

Euskadiko alderdi politiko eta sindikatu guztiekin harreman normalizatuak izaten saiatzeko konpromisoa. Berria - Euskal Herria   2006-02-15

Borondaterik balego, erregularizazio prozesu normalizatu bati ekingo litzaioke, baina ez omen dago. Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Hainbatek, euskarak estatus normalizatua izan dezan, ezinbestekotzat jotzen dute euskaraz arituko litzatekeen unibertsitate elebakar bat. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 198. orr.

Jarduera normalizatuaren aldeko apustua. Berria - Euskal Herria   2004-01-25

Hizkuntza gutxituei dagokienez, berriz, itunak ez du haien erabilera normalizatua garatzeko neurririk kontuan hartzen. Berria - Mundua   2004-10-16

Teologia zaharberritzeak harreman zientifiko normalizatuan jartzen zituen teologoak beste jakintzetako adituekin, guztiak izaki arrazoidunei dagokien eremu komunean. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 64. orr.

3 ez-normalizatu izond

Kopuru horrek ez du egoera normalizatuko, gaur egungo egoera ez-normalizatua luzatzea baino ez baitu ekarriko. Berria - Harian   2005-06-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus