Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

opari 1 iz eskaintza; norbaiti eskaintzen zaion gauzakia.

Opari bat erosten denean jakin behar da norentzat erosten den. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 169. orr.

Opari hauxe besterik ez diat eskatuko, berri ona emateagatik: tunika eta estalki eder bat. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 101. orr.

-Opari bat ekarri dizut -esan zion hamasei urte zituela Mariak Alesi. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 92. orr.

Irudiko zaie irudiak, ekialdetik sortuz, erreguak eta opariak egiten ari direnei begira daudela jarrita. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1990. orr.

Opariak jaso, opariak egin, opariak erosi. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 141. orr.

Abenduaren 25ean San Nikolasek opariak ekartzen dizkie haurrei. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 83. orr.

Deabruei eskaintzen zaizkie opari horiek, ez Jainkoari. Elizen arteko biblia   1 Ko 10,20

Opari ugari eskaini zuten Israel osoaren alde. Elizen arteko biblia   1 Kro 29,21

Elkartasun-opariko aberetik, Jaunari honako hauek aurkeztuko zaizkio, beraren ohorez erretzeko opari gisa: [...]. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 16. orr.

Jaunak atseginez onartuko du bere ohorez erretako oparia. Elizen arteko biblia   Jos 13,14

Esango nuke bera ere poztu dela berarentzako opari bat dudala jakinarazi diodanean. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 308. orr.

Zazpiak pasatxotan aitari eta amari egunon esatera joan eta egongelara, opariak zabaltzera. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 13. orr.

Gure esku gosetiak opariaren bila abiatu ziren. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 191. orr.

Hiru dira noski elementuok: oparia bera, oparigilea eta opariaren hartzailea. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 147. orr.

Opari ote, ala bonba geroratu bat? Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 17. orr.

Mikelek nekez egiten zuen aurrera oparien poltsekin. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 165. orr.

[Begiak] higatzeko zorian nituen, neskaren izter biribil arteziaz zizelatuen miran; "etxean eroso egoteko" jantziriko galtza motz-motzen opari bat. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 239. orr.

Zaldia Zeruaren oparia da Ahmetentzat. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 35. orr.

Patu bitxi batek abiarazi zuen Gaztelako hirira, baina zorionaren opari gertatu zen azkenik, zoritxarraren jantzian agertu arren. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 295. orr.

Alkandora koloretsu biren opari egin nion nire buruari. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 141. orr.

Nagiak gainetik kentzeko beste abagune baten opari egin nahi diguk, orduan! Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 9. orr.

Voltigeur baten oparia eginen al diot neure buruari igandeetan? Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 276. orr.

Opariei buruzko teoria orokor baterako lehen urratsak Eta gero, gure belaunaldian hiesaren oparia izan genuen. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 147. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Edozein opari txikiegi da, zuretzat usain gozoko izateko. Elizen arteko biblia   Jdt 16,16

Jan ditzake, bai, Jainkoari eskainiriko jakiak, opari guztiz sakratuak eta opari sakratuak. Elizen arteko biblia   Lb 21,22

Botoz aginduriko zeuen opari hoberenak. Elizen arteko biblia   Dt 12,11

Horrela, jentilak, Espiritu Santuak sagaraturik, Jainkoarentzat opari atsegingarri izan daitezen. Elizen arteko biblia   Erm 15,16

Menelaok irribarre eta laztan egin zion; opari eder bat eman, eta joaten utzi zion. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 19. orr.

Inoiz hartu dudan oparirik politena, beharbada. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 13. orr.

Opari ederra egin dit Jainkoak! Elizen arteko biblia   Has 30,20

Betoz opari bikainak Egiptotik, dakarzkiola arin Etiopiak eskuerakutsiak Jainkoari. Elizen arteko biblia   Sal 68,32

Bidegabekeriaz lortutakoa sakrifiziotzat eskaintzen duenak opari gaitzesgarria egiten du. Elizen arteko biblia   Si 34,21

Berak ere berehala eman zion opari beroa Lore zintzoari. Aitor Arana   «Onan» - 27. orr.

Plazer handia hartzen zuen bere ilobari aita-amek sekula ere eginen ez zizkioten opari garestiak egitean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 163. orr.

Aita erdi alkoholiko alde eginaren opari genetiko bat egokitu zitzaion tamalez. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 27. orr.

Beti izan zuen opari erreen premia, gogoeta egin zuen errabinoak Jainkoaz. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 151. orr.

Erosi egin nahi zidan, baina adierazi nion opari kuttuna nuela, eta ez nuela galdu nahi. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 101. orr.

Eta orain, benetako oparia. Josu Landa   «Odolbildua» - 132. orr.

Ezkutuko opariak sumina baretzen du, isilkako erregaloak haserrerik biziena. Elizen arteko biblia   EsZ 21,14

Esker onezko oparia egin beharrean nengoen, eta gaur bete dut promesa. Elizen arteko biblia   EsZ 7,14

3 (adizlagun gisa)

Frantzisko gaixorik zegoela, Siena konderriko handiki batek faisai bat bidali zion opari. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 386. orr.

Itsas kapitain baten alaba zen, eta kapitain horrek opari ekarri zion Gnôr Grassiadiôri kolore guztietako papagai handi bat. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 22. orr.

Kaxa bat txakolin ekarki zidan opari. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 93. orr.

Nire logelara itzuli eta, jakina, opari jasotako liburua irakurtzen hasi nintzen. Aitor Arana   «Onan» - 20. orr.

Puska bat eransten diot opari. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 174. orr.

Hemen banaiz, ispilu bat emango diot opari. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 90. orr.

200.000tik gora ale ekarrarazi handik, eta Kleopatrari eman zizkion opari. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 176. orr.

Nik eman al nizun hau opari, Cecily? Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 115. orr.

Lur puska bat badiat, erregek opari emana. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 119. orr.

Hil zuten zekorra opari eskaintzeko, eta haurra Eliri eraman zioten. Elizen arteko biblia   1 Sm 1,25

Salomon erregeak eta [...] israeldar batzar osoak ezin zenbatu ahalako ardi eta idi-multzo handia eskaini zuten opari. Elizen arteko biblia   1 Erg 8,5

Ni neu, neure bizia opari eskaintzeko zorian nago. Elizen arteko biblia   2 Tm 4,6

Bere burua opari eskaini zuenean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 38. orr.

Agian gogorarazi al dizute zuk egun batean horrelako arrosak opari eskaini zenizkion neska? Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 44. orr.

Isaak opari eskainia. Elizen arteko biblia   Has 22,1 tit

Rosa de Winter herriz herri ibili zen ahul zenari adore emanez, etsian zenari itxaropena ekarriz, ilun bizi zenari argia opari banatuz. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 229. orr.

· Senideok, Jainkoaren maitasunagatik eskatzen dizuet eskain ditzazuela zeuen buruak opari bizi, santu eta Jainkoarentzat atsegingarri. Elizen arteko biblia   Erm 12,1

Martiritzaren sutan bere burua Jaunari opari bizi eskaini nahi zion. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 797. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ardoa bezala isuriko dute etsaien odola, ixipu-ontzi beteetatik aldare-ertzetan behera jaisten den opari-odola bezala. Elizen arteko biblia   Za 9,15

Opari paperez bildutako ardo biek ateratzen dutena. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 70. orr.

Ameliak ez baitzuen ireki nahi ere izan [...] kolore zuriko kamisoi luze-luzea gordetzen zuen opari-kutxa. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 50. orr.

Azken asteotan Habanako opari-dendak Raimundo Nick Valdibiaren postalez bete dira. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 26. orr.

Izan ere, zerbait badira opari-festa baitira gaur eguberriak. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 147. orr.

Hirian sartu eta berehala aurkituko duzue, opari-otordurako muinora igo dadin baino lehen. Elizen arteko biblia   1 Sm 9,13

Berxebara iritsi zenean, opari-eskaintza egin zion bera aita Isaaken Jainkoari. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 128. orr.

Bazter orotatik zetozen gizonak Enpedoklesenganantz, besoak opari-eskaintzaz zamaturik. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 27. orr.

Jai eta beste egun jakinetan egin ohi ditugun opari-eskaintze eta otoitzetan. Elizen arteko biblia   1 M 12,11

Arratsaldeko opari-garaian atera nintzen nahigabealditik. Elizen arteko biblia   Esd 9,5

· Opari hartzaileen sailkapen taxuzko batek. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 147. orr.

Ez zuen horrelako detailerik espero, eta luze eskertu zion opari-egileari. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 53. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Egongelan bildutako gai haietako batzuk eztei-opariak ziren. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 57. orr.

Esaidak hire izena, harrera-opari bat egingo diat eta. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 55. orr.

Ivanekin gogoratu da, noski, hura izan baitzen Ivanek egin zion agur-oparia, Discman more hura, Sony markakoa. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 28. orr.

Pentsatu nuen ez zela kalterako izango hari bake-opari gehigarri bat igortzea asteartean idatzia nion gutunaren jarraipen gisara. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 106. orr.

Biok eskainiko diagu urtebetze opari eder bat. Aitor Arana   «Onan» - 32. orr.

Zazpi urte oparoetan uzta oparia eman zuen lurrak. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 115. orr.

Jauregitik irten zen Urias, eta errege-opari batek jarraitu zion ondotik. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 53. orr.

Jainko-opari hau gizakiak askatasunean bizia eta Jainkoa aukeratzeko erabil dezake. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 345. orr.

Berriro entzungo dira poz-alaitasunezko oihuak eta senar-emaztegaien kantuak, berriro entzungo tenplura gorespen-opariak ekarriz kantatuko duten hau. Elizen arteko biblia   Jr 33,11

Pazko Jaiko zazpi egunetan bezala jokatuko du printzeak, barkamen-opari, erre-opari eta labore- eta olio-opari berdinak eginez. Elizen arteko biblia   Ez 45,25

Beroni dagokio israeldarren bekatuen barkamen-ohikunea egitea, barkamen-opari, labore-opari, erre-opari eta elkartasun-opariak eskainiz. Elizen arteko biblia   Ez 45,17

Biak egun berean igaro ziren Jaunarengana, andrea goizean eta senarra arratsaldean, goiz-opari bezala bata, arrats-opari bezala bestea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 893. orr.

Erregina Katalinaren senarrak gure aitatxiri egin jaiotze-opari berak egin zizkidan niri erregina Joanarenak: axolagabekeria eta ahanztura. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 97. orr.

6 erre-opari

Erre-opari bat egin nahi baduzu, eskain iezaiozu Jaunari. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 32. orr.

Gogora bitza zure eskaintza guztiak / eta onar atseginez zure erre-oparia! Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 85. orr.

Jaunarentzako erre-oparitzat hirurogeita hamar zezen, ehun ahari eta berrehun bildots eskaini zituzten. Elizen arteko biblia   2 Kro 29,32

Erre-oparitako hainbeste abere larrutzeko aski apaiz ez zegoenez, beren lankide lebitarrek lagundu behar izan zieten lan guztia bukatzen. hor dituzu idiak erre-oparitarako, eultzia eta idien uztarria egurretarako. Elizen arteko biblia   2 Kro 29,34

Urtean hiru bider Salomonek erre-opariak eta bake-opariak eskaini ohi zituen Jaunarentzat eraikia zuen aldarearen gainean, Urtean hiru bider Salomonek erre-opariak eta bake-opariak eskaini ohi zituen Jaunarentzat eraikia zuen aldarearen gainean. Elizen arteko biblia   1 Erg 9,25

Urrea arragoan bezala garbitu zituen, eta erre-opari bezala onartu. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 28. orr.

Ez al zuten haiek jaten erre-oparietako gantza, eta edaten isur-oparietako ardoa? Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 234. orr.

7 eskain-opari

Israel herri, basamortuan berrogei urtez ez zenidan sakrifiziorik, ez eskain-oparirik egin. Elizen arteko biblia   Am 5,25

Aldare gainera ekartzen dizkidazuen erre-opariak eta eskain-opariak ez ditut atsegin, eta zekor gizenen elkartasun-opariei bizkarra ematen diet. Elizen arteko biblia   Am 5,22

Erabil ezazu arretaz diru hori, zezenak, ahariak, bildotsak eta eskain-opari eta isur-oparietarako behar den guztia erosteko, eta eskain itzazu Jerusalemgo Jainkoaren etxeko aldarean. Elizen arteko biblia   Esd 7,17

8 hil-opari

Han, Perimedesek eta Eurilokok hil-opariei eusten zieten bitartean [...]. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 73. orr.

Sartu lurrean arrauna, eskaini hil-opariak Poseidoni, etxera itzuli, eta egin opariak jainkoei. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 76. orr.

9 isur-opari

Debekatua zuten juduek tenpluan erre-opariak, sakrifizioak eta isur-opariak eskaintzea. Elizen arteko biblia   1 M 1,45

Gainera, aker bat barkamen-oparitarako, eguneroko erre-opari eta berauei dagozkien labore- eta isur-opariekin. Elizen arteko biblia   2 Kro 29,21

Oparigaiei isur-opari hauek dagozkie: zekor bakoitzari hiru litro ardo, ahariari bi litro eta arkume bakoitzari litro eta erdi. Elizen arteko biblia   Zen 28,14

Egin azpilak, erretiluak, pitxerrak eta katiluak, isur-oparietarako. Elizen arteko biblia   Ir 25,29

Bete egin behar omen dituzue, zeruko erreginari intsentsua erre eta isur-opariak eskaintzeko hitz emandako botoak. Elizen arteko biblia   Jr 44,24-25

Ez al zuten haiek jaten erre-oparietako gantza, eta edaten isur-oparietako ardoa? Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 234. orr.

10 opari egin ik oparitu.

Egin diezaiogun opari. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 43. orr.

Opari egin zizkidaan, duela urte batzuk. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 486. orr.

Kontsolatzeko, matematika-liburu ospetsua opari egin zion aitak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 189. orr.

Nofuturek, hala eta guztiz ere, ezagutu egin zituen, eta bikiei festatxo xume bat egin zien opari. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 218. orr.

Berak itzulitako liburu bat egiten dit opari. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 51. orr.

Liburua Urrutia batek opari egindako argazki-album harrigarria da. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 23. orr.

Hirugarren gau bat ere opari egin zenidan. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 37. orr.

Katiak opari egindako berokia jantzi zuen jakaren gainetik. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 215. orr.

Cat of Year, urtero katurik jatorrenari opari egiten dioten saria. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 107. orr.

11 ordain opari ik ordain 13.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barkamen opari (4); egin zion opari (4); egindako opari (5); eguneroko erre opari (8); eman zion opari (4); erre opari (47); erre opari gisa (4); isur opari (5); labore opari (13)

opari atsegingarri (4); opari bat egin (12); opari bat ekarri (6); opari bat eman (6); opari bikaina (6)

opari eder (15); opari eder bat (8); opari ederra (14); opari ederra egin (5); opari ederrak (4); opari egin (21); opari egindako (4); opari egitea (5); opari ekarri (4); opari eman (13); opari eskaini (14); opari eskaintzeko (4); opari gisa eskaintzeko (4)

opari ona (4); opari polita (6); opari sakratuak (8)

urtebetetzeko opari (4); zeruaren opari (7)

barkamen oparia (17); barkamen oparia da (5); egindako oparia (8); elkartasun oparia (5); erre oparia (36); erre oparia eskaini (4); erretako oparia (17); gorespen oparia (4); labore oparia (16); onartzen duen oparia (9)

oparia egin (18); oparia egiten (8); oparia eskaini (18); oparia eskainiko (6); oparia eskaintzeko (14); oparia eskaintzen (14); oparia eskaintzera (10); oparia eskertu (4); oparia jaso (10); oparia jaso zuen (5)

ordain oparia (7)

bake opariak (6); elkartasun opariak (21); elkartasun opariak eskaini (6); erre opariak (74); erre opariak eskaini (16); erre opariak eskaintzeko (6); erre opariak eskaintzen (4); isur opariak (21); labore opariak (14)

opariak banatu (4); opariak egin (16); opariak eginez (6); opariak egiteko (7); opariak egiten (14); opariak eman (5); opariak eraman (4); opariak erosi (6); opariak eskaini (49); opariak eskaini zizkioten (10); opariak eskainiko (6); opariak eskainiz (10); opariak eskaintzea (6); opariak eskaintzeko (17); opariak eskaintzen (22); opariak eskaintzera (11); opariak eta intsentsua (4); opariak eta sakrifizioak (7); opariak jaso (4)

opariaren bila (4)

isur opariekin (8); isur opariekin batera (4)

erre oparien (23); erre oparien aldare (5); erre oparien aldarea (7); oparien eskaintza (4)

erre oparietako abereak (4)

erre oparietarako (7); isur oparietarako (5)

elkartasun oparietatik (4

isur opariez gain (5)

barkamen opariko (9); elkartasun opariko (8); ordain opariko (4)

barkamen oparirako (13); barkamen oparirako zekorra (4); erre oparirako (11)

erre oparirik (6); oparirik ederrena (7); oparirik onena (7)

barkamen oparitarako (10); erre oparitarako (8); erre oparitarako abereak (5); oparitarako abereak (8); oparitarako egurra (4)

barkamen oparitzat (27); elkartasun oparitzat (10); erre oparitzat (42); erre oparitzat eskaini (9); erre oparitzat eskainiko (7); isur oparitzat (4); labore oparitzat (12); oparitzat eskaini (19); oparitzat eskaini zuen (5); oparitzat eskainiko (12); oparitzat eskainitako (6); oparitzat eskaintzeko (5); ordain oparitzat (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus