Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

normalki 1 adlag normalean, jeneralean.

Normalki, kalitatezko guneak itxita aurkituko dituzu, bertara sartzeko ordainsaria eskatzen dutelako. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 340. orr.

Igorgailua piztuta egoten da normalki, eta gaixoak, maskuria hustu nahi duenean, itzali egiten du. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 251. orr.

Dena dela, gidak, normalki, ez dira hasieratik bukaerara irakurtzen. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 329. orr.

Partida gaitza, nahiz, normalki Bordelesek irabazi behar duten. Herria  

Zuhurtasunez begiratu leihotik beste ohekidea -gizonezkoa normalki, inoiz emakumezkoa- joango zen arte. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 232. orr.

2 normal, modu normalean.

Kantuz segitzen nuen halere, ez oihuka, baina normalki, enetzat, hastapenean bezala, kantuen hitzez orroitzeko. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 91. orr.

Jendea normalki hasi zen handik ateratzen eta halako batean lau emakumeek ere gauza bera egin zuten. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 76. orr.

Gure teoriaren printzipioa zen nahi genuela normalki bizi. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 99. orr.

Afaria aurrera zihoan normalki, inolako gorabeherarik gabe. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 93. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus