Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

satiro iz mitologian, erdi jainko basatia, giza gorputza eta aker hanka eta adarrak dituena, haragikeriara oso emana.

Herritarrek uste dute inguru horietan ninfak eta satiro ahuntz-hankadunak bizi direla. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 265. orr.

Nor konturatu zen erdi biluzik zebiltzan hiru pertsonaiak gora eta behera lan gogoangarria, gainera mitologiako satiro zirikatzaileak zirela? Berria - Kultura   2004-05-25

Opera bufoa da, eta, estilo horri segika, hiru pertsonaia asmatu ditut, hiru satiro. Berria - Kultura   2004-05-21

Urrutitik ikustatu nuen Itsasoari izena eman zion mendia: haren mazeletan euforbioa hazten da, edenen deusezgarria; gailurraldean satiroak bizi dira, haragikeriara emanak diren gizon anker basa batzuek. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 116. orr.

Gorteiatzen zuen gizon aberats batek Prosperidad-eko hotel batera eraman zuen, eta handik egun batzuetara hoteletik hanka egin zuen ilehori hark, bahitzailearengandik ihesi, satiro hutsa baitzen, nonbait. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 93. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus