Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

indibiduo iz gizabanakoa, norbanakoa.

Liberalismoak egiten dituen proposamenen arabera, funtsezko giza eskubideak gizabanakoarenak dira, indibiduoarenak. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 224. orr.

Etikaren balio absolutua erlatibatu edo indibiduoaren eskubideak ukatu. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 149. orr.

Feministok ez diogu gizonezkoari, indibiduo gisa, errua botatzen. Berria - Euskal Herria   2006-01-25

Bi indibiduoren arteko borroka zen. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 205. orr.

Esperientziarekin erlazionaturiko pentsamenduak, hausnarketak eta portaerak, ez beste ezerk, kontrolatzen zituztela indibiduoaren egoera psikologiko partikularrak. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 242. orr.

Hala, bada, espezie bakoitzak, sexu bakoitzak eta indibiduo bakoitzak bere usaina dauka. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 180. orr.

Espezieek eta, oro har, maila goreneko taxoiek ez dituztela klaseak adierazten, indibiduoak baizik. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 290. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus